Archive for maiatza, 2017

Ohar honen bitartez, Ikasle Abertzaleak antolakundetik, elkartasun eta babes oso zein erabatekoa helarazi nahi diegu Errekaleorreko bizilagunei zein Errekaleor bizirik! proiektuari. Honez gain, Ekainaren 3an “Guk argi daukagu herria bizirik!!! Defendamos errekaleor” lemapean, Gasteizen burutuko den manifestazio internazionalean parte hartzera animatu nahi ditugu Euskal Herriko ikasleak. Pasa den maiatzaren 18an, zipaioen laguntzarekin eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatearen babesarekin, Iberdrola enpresako langileak Errekaleor auzo askean sartu ziren, argindarra moztu eta kableak   Read More ...

Etiketak: Info

1948ko maiatzaren 15ean David Ben Guironek Israelgo estatuaren sorrera aldarrikatu zuen, eta horrekin batera, paramilitar sionistek Palestinako kaleak okupatu eta herriaren aurka erailketak eta erasoak burutu zituzten, Palestinarren kanporaketa masiboa eraginez. Milaka Palestinarrek beldurrez ihes egin behar izan zutela aprobetxatu zuten sionistek herriak okupatzeko eta hauek kolonoekin betetzeko. Hori izan zen Israelgo Estatuaren jaiotza, eta hori izan zen, aldi berean, Palestinarren hondamendiaren hasieraren eguna, Al Nakba eguna hain zuzen ere.   Read More ...

Pasa den larunbatean, Maiatzaren 13an jaso genuen albiste beldurgarriaren ondorioz oraindik ere gorputzak izoztuta dauzkagu. Usurbilgo tren geltokian, mozal legearen aurkako pintaketa bat egiten ari ziren gazteetako bat, trenak harrapatua izan zen, istripuak gaztea larri zauritu zuelarik. Harridura, inpotentzia eta atsekabez beterik, zauritua izan den gazteari zein bere senide, lagun eta gertuko guztiei gure babes eta animoak adierazi nahi dizkiegu. Espero dugu berriz ere, denbora gutxiren buruan, betiko zintzotasun eta   Read More ...

Etiketak: Info

2016ko apirila. Ikasle mugimenduak parlamentu katalana presionatzen du 30 kilometrotako martxa jendetsu bat antolatuz, bi mozio onartzera behartzen dute instituzio hau. Mozioetan Unibertsitateetako tasak %30ean jaitsi behar zirela eta masterren prezioak graduen prezio berdinak izan behar zirela onartzen zen. 2016ko azaroa. Ikasturte berria hasita, oraindik mozioa ez da aplikatzen hasi. Manifestazio jendetsua egiten du ikasle mugimendu katalanak, zeinetan errektoretzaren babesarekin, mozioaren aplikazioa martxan jartzea exigitu egiten den. Abendua heltzen da,   Read More ...

Hezkuntza Sailak ikastetxeetara bidali duen errebaliden inguruko jakinarazpena: Sailburuordearen jakin arazpena 2017_maiatza-1

Etiketak: Info

131 urte bete dira aurten, 1886. urteko maiatzaren 1ean greba orokor historiko hura burutu zenetik. Milaka langilek, lantokiak hustu eta kaleak hartu zituzten lau egunez Chicagon, zortzi orduko lanaldiaren alde. Burgesiaren beso armatua den poliziaren errepresioaren ondorioz ehundaka izan ziren atxilotu eta torturaturatutako langileak, baita enfrentamentuetan eraildakoak ere. Gainera, borroka hauen ondorioz, bost langile anarkista urkatuak izan ziren, langile borrokaren irudi bilakatu zirelarik. Ordutik aurrera, borroka eguna da maiatzaren lehena, borroka   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa