Pasa den larunbatean, Maiatzaren 13an jaso genuen albiste beldurgarriaren ondorioz oraindik ere gorputzak izoztuta dauzkagu. Usurbilgo tren geltokian, mozal legearen aurkako pintaketa bat egiten ari ziren gazteetako bat, trenak harrapatua izan zen, istripuak gaztea larri zauritu zuelarik.

Harridura, inpotentzia eta atsekabez beterik, zauritua izan den gazteari zein bere senide, lagun eta gertuko guztiei gure babes eta animoak adierazi nahi dizkiegu. Espero dugu berriz ere, denbora gutxiren buruan, betiko zintzotasun eta konpromisoarekin, beste hezkuntza eredu baten aldeko borrokan elkar ikusiko garela. Animo eta besarkada bero bat ere, lagun, senide eta gertuko guztiei!

Mozal legearen aurkako borrokan berresteko ere aprobetxatu nahi dugu momentu zail hau. Ikasle mugimenduak praktikan behin eta berriz egiaztatu duen bezala, zapalduak eta isilik nahi gaituzte. Guk ordea, aspaldi egin genuen zapalduon hezkuntza eredua eraikitzen hasteko hautua eta horretan jarraituko dugu, oztopoak-oztopo.

Ikasle Abertzaleak
2017ko Maiatza

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa