Archive for ekaina, 2017

Stonewall-eko matxinadaren 48.urteurrena dugu gaurkoa. Heteroarauatik at kokatzen zirenen aurkako sarekadak, erasoak eta atxiloketak ohikoak ziren garaietan, Stonewall taberna New Yorken aske izan zitekeen leku gutxietako bat zen. 1969ko Ekainaren 28an, gauez, polizia taberna beraren eta bertan zeudenen aurkako sarekada bat burutzen ahalegindu zen.  Baina ez zuten posible izan: ehundaka izan ziren poliziaren aurka altxatu zirenak, bi egunez luzatu zen matxinadan. Izatea, maitatzea eta gozatzea subertsiorako arrazoi direla erakutsi zuten, eta   Read More ...

Etiketak: Info

Bost urte inguru pasa dira LOMCE lege organikoaren zirriborroak aurkeztu zirenetik eta lau, Espainiako kongresu eta senatuan, PPren gehiengoari esker eta aho batez onartu zenetik. Ordutik, Hego Euskal Herriko jendarteak, behin eta berriro salatu du lege honen inposizioa, baita Eusko Jaurlaritzak LOMCE estaltzeko nahiarekin aplikaturiko Heziberri 2020 plana. Horren adierazle dira, maiatza eta ekaina bitarte, LOMCEk eta Heziberri 2020k inposatzen duten errebalida azterketari 4.DBHko ikasleok eginiko planto dinamikak. Hego Euskal Herrian,   Read More ...

Etiketak: Info

2014ko otsailaren 20an Vigoko kaleetan barrena ikasleen oihuak gailendu ziren. Egun horretan, hortzak erakutsi zizkioten zapaltzen dituen hezkuntza sistemari, hau da, etsaiak bere mesedetan diseinatutako aparatu ideologikoari. LOMCE den heinean, engranaje hau guztiaren gailurra, berau salatu eta zapalduon mesedetan egongo zen hezkuntza eredua aldarrikatu zuten. Agerraldia amaitzean, Xunta de Galiza-ko egoitza parean adierazpen bat burutzen ari zirelarik, delegaritza barrutik irten zen polizia talde handi bat, handik gutxira ikasleak bortizki erasotzen   Read More ...

Iritsi dira selektibitatea (ekainak 5,6 eta 7) eta baxoa (ekainak 15etik 26ra), iritsi dira Euskal Herriko ikasleon etorkizuna jokoan jartzen duten eta hainbeste gorrotatzen ditugun azterketa egunak. 4. DBH-ko ikasleak errebalidei planto eredugarri bat egiten ari ziren bitartean, selektibitatea eta baxoa egitea dagokigun ikasleok buruko min batean murgildurik egon gara kurtso osoko materia ikasten. Ipar Euskal Herrian, aspaldi ezagunak ditugu hezkuntza sistemaren aldaketok, 30 urte baina gehiago baitira derrigorrezko hezkuntzan   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa