Des d’Euskal Herria als Països Catalans, solidaritat de classe!

Sarritan baieztatu dugun bezala, gure helburu estrategikoa den Euskal Eskola Nazionala garatzeko ezinbestekoa zaigu testuinguru apropos bat izatea. Beste hitz batzuekin esanda, Euskal Herriko langile klasearen mesedetara egongo den hezkuntza eredua guztiz garatu ahal izateko, ezinbesteko zaigu langile klasearen mesedetara eraikitako bizi eredu batean sakontzea, hots Euskal Herri sozialista eta feministan sakontzea.

Horregatik, badakigu hezkuntza ezin dugula elementu aislatu edo aparteko borroka gisara ulertu, sistema sozial politiko eta ekonomiko batenpean funtzio konkretu batzuk betetzeko helburua duen aparatua delako. Kapitalismoan, langileriaren esplotazioan oinarritutako burgesiaren dominazioa mantendu eta indartzeko funtzioa betetzen du hezkuntzak, beraz ezingo dugu inolaz hezkuntza kapitalista gainditu sistema kapitalista bere osotasunean gainditu gabe.

Analisi honetatik abiatuta eta Ikasle Abertzaleak antolakunde internazionalista izanik, kapitalismoa gainditzera begira ematen diren eta emango diren pauso oro gure egiten ditugu, hauek babestu eta indartuz. Izan Euskal Herrian, Venezuelan edo Katalunian. Honela kokatzen dugu Urriaren 1ean Katalunian burutuko den erreferenduma, hau da, Euskal Eskola Nazionala erdiesteko ezinbetsekoa dugun langile klasearen emantzipazio sozialerako aurrera pauso gisara.

Langile klasearen emantzipazio sozialerako eta bere autodeterminazio gaitasunerako aurrera pauso bat bezala ulertzen dugu, erreferendumak sortu ditzazkeen baldintza objetibo (burgesia katalanaren antolaketa politiko berria honek suposatzen duen guztiarekin) zein subjetiboengatik (kataluiniako langile klasearen kontzientzian, pentsamenduan… eman daitezkeen aldaketak, etab).

Azken egun eta asteetan argi geratu den bezala, urriaren 1ean Kataluinian burutuko den erreferendumak burgesiak bere dominazioa mantentzeko beharrezkoak dituen zenbait kategoria, jokamolde eta instituzio kolokan jartzeko gaitasuna erakutsi du: Legalitatearekiko sumisioa, poliziaren funtzioa, beldurra kontrol mekanismo gisara… Honetaz gain, gure ildo politikoan zein Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntzan ezinbesteko zaizkigun hainbat praktika geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira, elkartasuna, autodefentsa eta desobedientzia esaterako.

Guzti honengatik eta laburbilduz, atxikimendu eta babes osoa adierazi nahi diogu Ikasle Abertzaleak antolakunde iraultzailetik urriaren 1ean Katalunian burutuko den erreferendumari. Honekin batera, Euskal Herriko hezigune eta unibertsitateak elkartasun eta babes aldarri zein dinamikez bete eta kaleak hartzera animatu nahi ditugu ikasleak. Intermazionalismoa konkretura ekarriz eta kataluiniar langile klasearen borroka gure eginez, langileon emantzipazio soziala helburu duen hezkuntza zein bizi ereduaren parte izatera ere gobidatu nahi zaituztegu. Horretarako, hezigune zein unibertsitate ezberdinetan burutzen ari diren eta burutuko diren proiektu eta dinamika ezberdinetan parte hartzeko deia egiten dugu.

Autodeterminazioz, hau da, gure nahi, behar eta proiektuak egikaritzeko boterez, Euskal Eskola Nazionala eraikitzen hasiak gara!

Ikasle Abertzaleak 2017ko Irailean

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa