Archive for urria, 2017

Ikasle Abertzaleak antolakundetik, datozen lerroetan azalduko ditugun arrazoiengaitik ez dugu bat egiten Ikasle Sindikatuak, Urriaren 26ean aurrera eraman nahi duen paro eta manifestazio deialdiarekin. Are gehiago, iraultza prozesuan, hots gure helburu estrategikoak erdiesteko prozesuan, oztopo, traba zein ikasle zapaldu eta orokorrean langile klasearekiko engainu gisara ulertzen dugunez, horrelako jarrera zein planteamendu politikoak borrokatzeko beharra azalerazi nahi dugu. Ikasleok aspaldi konturatu ginen ikasle sindikatuaren oportunismo hutsalaz. Estatu espainiarreko nazio zapalduekiko inoiz   Read More ...

Etiketak: Info

Urriak 12, hispanitatearen eguna. Espainiako festa nazionala. Egun honetan Espainiak festa egun nazionala deklaratu du legez, antza Ameriketan egin zuten sarraskia gogoangarria eta goraipagarria da beraientzat.  Zapaltzaileak izateaz harro daude eta hori erakusteak ez ditu lotsarazten. Are gehiago, egun hori ere bere zapaltzaile izaera mantentzeko erabiltzen dute, atzoko egunean ikusi genuen moduan. Kapitalismoaren baitan egituratutako gizarte eredu honetan, burgesiak dena du bere menpe, esparru oro bere onurarako du egituratuta. Hezkuntza   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa