Archive for azaroa, 2017

Urtean berrogeita hamar emakume erailak. Zortzi minuturo bortxaketa bat Espainiar Estatuan. Egunean hamahiru salaketa Euskal Herrian. Ikasturte hasieran, Gasteizko kanpusean hainbat eraso sexista. Jarraipenak, ukituak, begirada lizunak, irainak… Hau da emakume zapalduon bizitza inguratzen duen errealitate gordina. Gaurko egunean bereziki, emakumeon indarkeriaren aurrean hortzak erakutsi nahi ditugu. Hala ere, jakin badakigu emakumeon aurkako indarkeriaz ari garenean ezin garela agerikoa den horretara mugatu. Izan ere, ez dira kolpeak bakarrik min ematen   Read More ...

Etiketak: Info

Urtebete igaro da jada, UPVk ustez demokratikoak ziren hauteskundeen bidez agintari berria jarri zuenetik. Urtebete igaro da jada, UPVko errektore feminista, ezkertiar eta euskalduna omen dena ezarri zutenetik. Iazko azaroak 24, UPVko errektoretza taldearen aldaketa eman zen. Hauteskunde horietan, Nekane Balluerka buru zuen zerrenda bakarra aurkeztu zen, eta nahiz eta ikasleriaren gehiengo zabalak (%95) abstentzioarekin bat egin, zilegitasun osoa eman zitzaien hauteskundeei. Berau da gaurko errektorea. Horrez gain, unibertsitate ereduaren   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa