Archive for abendua, 2017

Amaitzera doa 2017. urtea. Amaitzera doa, ikasle mugimenduarentzat zeresan handia eman duen urtea, eta era berean, gure praktika politikoan aurrera pausu handiak eman ditugun urtea. UPVk ekoizten duen jakintzarekin desobediente garen ikasleok, Herri Unibertsitate lokalak abian jarri genituen Euskal Herriko Campus guztietan, desjabetuen mesedetara egongo den eredu propioa garatzeko pausoak garatuz eta harreman sozial berriak eraikiz. Kimu bereizi horiek San Mamesen aurkitu zuten zuhaitza, errepresioari so eginez, adore eta ausardiaz   Read More ...

Etiketak: Info

Kalean dira iada Ikasle Zozketako boletoak! Ez geratu gabe, 8 sari daude eta jokoan! Ikasle Zozketaren emaitzak Webgune honetan eta antolakundeko Sare sozialen bitartez jakinarazikdira, Martxoaren 25ean! Zorte On guztioi!   Sariak: 1.Saria: 2 lagunentzako Sagardotegiko afaria. 2.Saria: Karl Marxen Kapitala liburua. 3.Saria: 2 lagunentzako aisialdi saio bat. 4.Saria: Sorpresa. 5,6,7 eta 8 Sariak: Material sorta.  

Etiketak: Info

Gabonen aurreko azken astea heziguneetatik urrun dauzkagun kideetaz oroitu eta hauen askatasuna exijitzeko astea izan ohi da ikasle mugimenduarentzat. Izan ere, ez dira gutxi ikasleak zirela atxilotu eta gatibu dituzten militanteak, ezta ere espetxeratu eta ikasteari ekin dioten euskal preso politikoak ere. Guztiek dituzte ordea ikasketak aurrera ateratzeko modu askotariko arazo eta trabak: Matrikulatzeko, apunteak lortzeko, kezkak argitzeko edo ebaluatuak izateko ezintasunak besteak beste. Jakin badakigu gradu bat burutzeak presoarentzat   Read More ...

Etiketak: Info

Badira aste batzuk EAEn eta hezkuntza publikoaren baitan, hainbat kolektibo borroka dinamika ezberdinetan murgildu zirela. Haurreskolak, sukalde eta garbiketa, heziketa berezia eta irakasleek borroka asteak burutu dituzte urria eta azaroan zehar, sektore bakoitzak bere mobilizazio eta greba egunak izan ditu. Honi jarraipena emateko asmoz, Abenduaren 12an greba deialdi bateratu bat burutuko dute EAEn, eta manifestazioak izango dira hiriburu guztietan: Donostia, Bilbo eta Gasteizen. Ez dago esan beharrik, kolektibo hauen aldarrikapenek   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa