Archive for otsaila, 2018

Pasa den egunean, Samuel Pasandin Arabako arduradun ohiak publikatutako iritzi-artikuluaren harira, bere eskualdean militantzia partekatu dugun ikasleok ohar hau publiko egitea erabaki dugu, Samuelen oharrak marra gorriak pasa dituela uste baitugu. Aiaraldeako Ikasle Abertzaleok, gogor eta zorrotz salatu nahi dugu pasa den Asteazkenan ateratako oharra, eskualdeko errealitatearekin bat egiten ez duela uste baitugu. Lehenik eta behin, Samuk honakoa dio: “Ikasleok mobilizatzen eta borrokan jarraitu dugu (egunerokoan eta txikitasunetik), baina atzean   Read More ...

Etiketak: Info

Arizmendi bete zure hitza! Greba eskubidea orain! lemapean. ARGAZKI GALERIA:

Etiketak: Info

Ondoko ohar honen bidez, Arrasatera ostegun honetan hurbiltzeko deialdian berretsi eta Euskal Herriko langile klaseari, eta bereziki honen kapa iraultzaile eta antolatuari bertaratzeko deia luzatzen diogu. Beste alde batetik Arizmendiko zuzendaritzari zuzentzen gatzaizkiogu argi adieraziz ikasle borrokak ez duela etenik, aurrera joko dugula jartzen dizkiguten oztopoak jartzen dizkigutela, borroka hau ez delako IA eta zuzendaritzaren artekoa, klase gudaren ondorio bat baizik, zapalduon interesen alde lerratu den eta egungo egoera betikotu   Read More ...

Etiketak: Info

Ikasle Abertzaleak antolakundeak manifestazio nazionalerako deialdia egin du, Arrasaten, otsailaren 22an, osteguna, eguerdiko 12:30etan Laubide plazatik hasita, Arizmendik ikasleen eskubide politikoekiko erakusten duen axolagabekeria eta mespretxua ozen salatzeko. Hilabete askotan, IA-k borroka egin du Arizmendik gaur egun daukan greba araudi onartezina aldatu dezan. Araudi hori baliatuta, grebak sistematikoki boikoteatu izan dira; izan ere, %25eko desbinkulazioa lortuz gero, greba ez da irteten, nahiz eta gainerako %75ak aldeko botoa eman. Egoera hori   Read More ...

Etiketak: Info

Ondo dakigu hau ez dela Euskal Herriko langile klasearen beharretara eraikitako hezkuntza, eta aspaldi konturatuta gaude horretaz gainera, ikusi besterik ez dago bestela, ikasturte honen hasieratik, Euskal Herriko ikastetxe ezberdinetan sufritzen ditugun problematika ezberdinei erantzunak emateko burutzen ari garen dinamika eta borrokak: Eunaten (Nafarroa) errebalidak geratu eta ikasle autodefentsa sarea sortu, Arrasateko ikastolan greba eskubidearen alde borrokan, Gasteizen herri eskolak, Tolosaldean ikasle gelaren aldeko borroka eta ikasle espultsatuen aurrean erantzun   Read More ...

Etiketak: Ertainak

Iaz, San Mameseko tailatuan amets egin ondoren, aurten ere, hezkuntza sistema kapitalistaren aurrean, desjabetuon unibertsitatearen aldeko hautuan berresteko deia egin du Euskal Herriko Ikasle Mugimenduak! Martxoak 14 eta 15ean, gu ere Ibaetan izango gara!   http://

Etiketak: Info
  • Artxiboa