Archive for apirila, 2018

Etiketak: Info

Etiketak: Info

Ikasleok, PISA azterketei #PLANTO egiten jarraituko dugula argi utzi eta Errebaliden inposaketari ere gogor eutsiko diegula erakusteko, datorren Ostegunean, Euskal Herriko ikasleriari dei egiten diogu kaleak hartu eta Hezigune ezberdinetan mobilizazioak burutzeko. Hau ez delako gure hezkuntza! PISA eta Errebalidei #PLANTO!

Etiketak: Info

Ikasle Abertzaleak-etik martxan jarri ditugu datozen asteetan PISA eta Errebaliden aurrean ikasleok #PLANTO egiteko beharrezko izango ditugun baliabideak. Horien artean, kartel ezberdinak, pankarta eredua, eskuorriak eta Intsumisio Gida bat aurkitzen da. Aurten ere, hezigunez hezigune, Euskal Herri osoan zehar proba hauei #Planto egiteko hautua egin dugu! Bota begirada bat, deskargatu materiala eta zabaldu lau haizetara! Gora Ikasleon Borroka! Materiala Web-Orriko “Gainontzeko materiala” atalean klikatuz edota https://mega.nz/#F!vo5ijDba!0HGpgbSjNpHQfPacObCJ_g helbidean aurkitu daitezke.  

Etiketak: Info

“Hau ez da gure hezkuntza” kaleetan ozen oihukatu genuenetik ez da denbora asko pasa, eta iadanik kurtso amaiera usaintzen ari garen honetan, pare bat klase aste geratzen direla behin eta berriz esaten digute irakasleek, laister azterketak datoztela, azken “sprinta” geratzen zaigula eta   erabaki beharra daukagula (beste kasu batzuetan pentsatzen hasi beharra daukagula) hurrengo urtetan zer ikasi nahi dugun, nora joango garen, etab luze bat. Azken txanpa honetan hezkuntza kapitalista bere   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa