Hemen da Eskola Ibiltariko Egitarau osoa! Goizeko ibilaldiak, bazkari herrikoiak, formakuntzara bideratutako hitzaldi sorta ederra, gaitasun propioak eskuratzeko hamaika tailer, eta ondo pasatzeko aukera musikal paregabea!

  • Asteazkenean (25), 10:00etan elkartuko gara Irurtzuneko plazan, bertatik Uharterako bideari ekiteko. Bazkaria etxetik ekarri beharko da eta bidean zehar bazkalduko dugu, 16:30ak aldera Uhartera iristeko. Bertan, 17:00etatik aurrera lehen HITZALDIA izango dugu: Dominazio kapitalista hezkuntzan. Arratsaldean bertan ere, Elkartasun sareak, komunikazio politikoa, plangintza tailerra eta gaiztakeri tailerraz disfrutatu ahal izango dugu. Azkenik, 22:00ak aldera, afariari ekingo diogu.
  • Ostegunean (26), goizeko 8:30etarako gosalduko dugu, eta 9:15enetan aterako gara Uhartetik Etxarrira bidean. 14:00 Bazkalduko dugu Etxarrin, eta 16.00tatik aurrera Eskola Ibiltariko bigarren HITZALDIAri ekingo diogu: Feminismotik iraultzara. Bigarren eguneko tailerrak, Autodefentsa tailerra, okupazio tailerra eta esperientzia lokaletatik ikasiz izango dira. Hitzaldi berezia ere izango dugu, segurtasun irizpideak direla eta, hitzaldi honen ordua (22:00) ez da ofiziala, eta bertaratzeko aforo mugatu eta kontrolatua izango da. Eguna bukatzeko, EREIN taldearen musika emanaldia izango dugu.
  • Ostiralean(27), gosaldu ondoren ekingo diogu azken ibilaldiari, Altsasura eramango gaituena hain zuzen ere. 13:30etan izango da bazkaria Altsasun, eta Erronka berriak. Hezkuntzan zer? HITZALDIA 15:30etan hasiko da. Egun honetarako ere hainbat tailer daude antolatuta: Margoketa tailerra, Segurtasun informatikoa, Ikasle presoak eta Militantzia eredua hain zuzen ere. Behin hauek bukatuta, 21:00etatik aurrera eskaintza musikalaren tartea izango da, KOP, BULTZ, Nafarroa 1512, Droga Púrpura, Eztanda, Katez, Niri Bortz eta MTR Dj-en eskutik.
  • Larunbatean gosaldu ostean, bakoitza dagokion herrira bueltatuko da.

Bonoak Salmenta puntuetan jarraitzen dute salgai. Beharrezkoak izango dira, ibilaldian parte-hartzeko, otorduetaz disfrutatzeko edota Eskola Ibiltariko herrietan lo egiteko. Halaber, Aforo mugatuko hitzaldi eta tailerretan preferentzia emango zaie BONOak erosi dituztenei.

EGITARAUA

EGITARAUA

 

 

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa