Arizmendi Ikastolak Greba araudia aldatu du. Hau lortu nahian, borroka luzea eraman dute aurrera Arrasateko ikasleek, mota ezberdinetako mobilizazio, ekimen eta zabalpen eginez. Aspaldi hasi zen Arizmendi, araudi hau aldatzen ari zirela esanez baina urteak pasa eta urteak etorri Arizmendi ikastolaren hitza ez zen betetzen. Irakurle guztiei gogorarazi nahi diegu borroka hau ez zela lau ikasleen nahia izan, orain dela urte asko hasi ziren ikasleak greba araudi hau aldatu nahian ikastolako atean sentada bat antolatzen. Geroztik, gehiago edo gutxiago urtetik urtera helburu berdina lortzeko borrokatu da.

Ikasturte luze baten ostean burkideok helburua lortu dugu, azkenean Arizmendiko greba araudia aldatu da eta hori dena guk, ikasleok, mobilizatzeko eta aurpegia emateko ahalmena dugulako izan da, batzuen irain, deskalifikazio, gezur eta mespretxuen gainetik. Horregatik, Arrasateko ikasleok eskerrak eman nahi dizkiegu IAri, babesa eman zioten ikaskide, herritar eta erakundeei ere. Zuen laguntzarik gabe aldaketa hau ez zen posible izango.

 

Askotariko lehen garaipena izango da hau! Garaipen txikiak lortuz, ikasleon beharrizanak hobetzea lortuko dugu, eta horretara goaz! Gora ikasleon Borroka!

Zorionak Arizmendiko ikasleoi!

Zorionak Arizmendiko ikasleoi!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa