Archive for azaroa, 2018

Abenduaren 6ean, beste behin, Espainiako Konstituzioaren egunean, #HerriEskolak antolatuko ditugu Euskal Herri osoan zehar! Adi deialdiei!  

Etiketak: Info

Ugariak dira gure barrenak astintzen dituzten bizipenak, emakumeon kontrako indarkeriaz dihardugunean. Izan ere, sistematikoa den fenomeno batez ari garen heinean, zenbatezinak dira jasan behar ditugun biolentzia kasuak.  Ezin ezagunagoak zaizkigu, esaterako, gure gorputzak epaituak izaten diren aldiak: “gure desiragarritasunaren” arabera gelakideek sailkatu izan gaituztenean; besteek onartuak izatearen presioz, arropa jakin batzuk jantzi behar izan ditugunean edo lodiak izate hutsagatik baztertuak izan garenean. Beldurra gure buruen jabe egin den kasuen zerrenda   Read More ...

Etiketak: Info

Etiketak: Info

Omenaldi eta aitortza eguna da 2018. urteko Azaroaren 17a. Ikasle Abertzaleak antolakundeak 30 urte betetzen dituen eguna denez, batetik urteetan antolakunde honen parte izan diren belaunaldi guztietako  milaka kideenganako aitortza eta omenaldi eguna da. Neurtzea ezinezkoa den urteetako lan eta konpromiso militanteari esker aurkitzen garelako gauden leku eta egoeran, eskerrik asko bihotz- bihotzez antolakunde honen parte eta babes izan zareten guztioi, zorionak zuei! Aitortza eta omenaldi eguna izateaz gain, begirada   Read More ...

Etiketak: Info

Etiketak: Info

Sindicato de estudiantes antolakundeak azaroaren 14an egin duen ikasle greba orokorrerako deialdia ez dugu ontzat hartzen Ikasle Abertzaleak antolakundean, eta beraz ez babesteko deia egiten diegu ikasleei, ondorengo lerroetan azalduko ditugun arrazoiak direla eta. Sindicato de Estudiantesek, zarata ateratzen saiatzeko egiten duen beste ahalegin bat besterik ez dela ulertzen dugu, datorren asteazkenean espainiar estatuan zehar egin duen mobilizatzeko deialdia. Izan ere, azken bolada luzean ohituta gaituzten bezala, edozein aitzakia aprobetxatzen   Read More ...

Etiketak: Info

Bi urte betetzen dira datorren astean Altsasuko gazteak espetxean daudelarik. Ikasleok, zuekin gaudela aldarrikatzen jarraitu eta argi esango dugu Asteazkenean, #AltsasukoakASKE! Azaroak 14, KONTZENTRAZIOAK IKASTETXEETAN!

Etiketak: Info
  • Artxiboa