Pasa den larunbatean, Bilboko Miribilla aretoan 2018ko Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketako finala jokatu zen. Bertan, Onintza Enbeita irabazle izendatu eta gerora, bertsolari bakoitzak bere agur bertsoa botatzera zihoanean etorri zen Ikasle Antolakundea gogora ekarriko zuen bertsoa. Aitor Bizkarra bertsolariaren eskutik, honakoa izan zen finalean botatako bertsoa, 4.500 pertsonen begibistan:

Gure Euskal Herri berde urdinak

badauka alde gorrixka

noranahi joanda ikusten dena

berdin hiri zein herrixka.

Omen txiki hau IA zuretzat

hartzen zaituzte batzuk umetzat

baina zuk ze begibista.

Iraultza grinak dakarren hari

meharretik dindilizka

mundu berri bat desio duzu

ta ez berria erdizka.

Ostu jabetzak, hartu kalea

segi hil arte euskaltzalea

ta antikapitalista.

Bide onetik zabiz ta!

Bizkaiko Bertso Finala | Aitor Bizkarra

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa