Martxan jarri dira Tolosaldeako kideak Orixe ikastolan ebaluazio irizpideekin dauden neurrien kontra, hemen irakurketa:

Ikasle den edo izan den orok badaki, zein amets gaizto diren azterketak orokorrean,  klase kideekin lehiatzera eramaten zaituztelaz gain, iñork gai hori ikasi nahi duzun edo azterketa hori egin nahi duzun ez dizu galdetzen, hori gutxi ez eta jakitun zara egitera behartuta zauden azterketa horrek zure bizia hain-txarra izan ez dadin baldintzatzen duela eta hori horrela izanik azterketa egoki egiteko presio sozial handia suposatzen digute. Baina gero hemen dena ondo dago eta dena ondo doa, edo hori diote batzuek…

Orixeko ikasleok zama hori eramateaz gain zama hori astunagoa egiten duten gain kargak ditugu: Ebaluazio irizpide neurri gabeak besteak beste. Bereziki, euskarako mintegiko araua dugu kasurik nabarmenena, hau da, azterketan ariketa guztietan nota minimo bat ateratzera behartzen gaituzte azterketa gainditzeko, ikasle askok honengatik asignatura suspenditzen dutelarik. Bestalde, historiako asignaturan, zenbait ikastetxetan selektibitateko bi ereduetako bakarra ikasten da (6 gai eta 12 iruzkin), gurean berriz, selektibitatea egiteko behar ez diren sei gai gehiago ikasten ditugu (12 gai eta 24 iruzkin), honek asignatura presa gehiagoz lantzea sortzeaz gain, ikasleok asignatura gainditzeko zailtasun, lan karga eta estres gehiago pasatzea suposatzen gaituzte. Asignatura berarekin jarraituz, igandero arratsaldeko 20.00etan testu iruzkin bat interneteko plataformara igotzera behartzen gaituzte, hau ez egitekotan edo minutu bat berandugo bidaltzekotan azterketa egiteko eskumena kendu eta zuzenean errekuperaziora bidaltzen gaituztelarik.

Ikasleok, batez ere batxilergoko urteetan, bizi dugun estresa nabarmena da. Alde batetik, selektibitateak dakarren tentsioa dugu, kurtso guztiko materia ikasi beharra dugulako. Bestalde, unibertsitatera sartzeko edo kurtsoa gainditzeko nota jakin bat behar dugu, askotan zentzurik gabe jaisten zaiguna, euskarako mintegian ezartzen diren arau mota honengatik besteak beste. Hori gutxi ez eta, gurasoen etengabeko jarraipena eta galdetegia egoera jasangaitza bihurtzen da etapa honetan, hortxe daudelarik ebaluazio irizpide hauek egoera kaotiko hau leunago eramaten laguntzeko.

Hau guztia esanik, orixeko autodefentsa sareak eta Tolosaldeko autodefentsa sareak dagoeneko hautua egin dugu, are gehiago antolatu egin gara. Honela, Ebaluazio irizpide hauek gure mesedetara aldatzeko borrokari hasiera eman nahi diogu prentsaurreko honen bitartez. Borroka honek ordea berezitasun bat izango du: aurrez aipatu dugun moduan antolatuak gaude, eta oso serio gatoz. Borrokaren zailtasunaz jabe gara, baina gure erronka argia da eta borrokatzeak merezi duela demostratzera gatoz, garaipena lortu arte ez dugulako etsiko. Sekula ez gara nekatuko planteamendu serio batekin gatozela adierazteaz, ume bezala ikusten gaituzten horiek ikus dezaten borroka ez dela adin kontuko auzi bat, galtzeko ezer gutxi dugunoi geratzen zaigun hautu bakarra baizik. Horregatik zamaren gain kargak kentzeko ilusio eta konpromisoa hartu dugunok ez dugu atzera bueltarik.

Bukatzeko, Ikasle zein langile klaseko sektore oro animatzen dugu, elkartasuna praktikara eramanez, aldarrikapen honen parte bilakatu eta ikasleriaren interesetako ikas baldintzak lortzeko borrokatzera. Izan ere, Orixeko ikasleon bizitzan zuzenean negatiboki (estresa, frustrazioa, nekea,..) eragiten duen salbuespenezko ebaluazio irizpide hau aldatzea, ezin dugu Orixeko ikasleona  zein ikasleriarena soilik den erantzukizun eta betebehar bat bezala ulertu. Ikasleon aurrerapausu bakoitza, langileria osoaren askapenean emandako aurrerapausua delako, hain zuzen ere. Beraz, deialdi berezia luzatu nahi diegu ikasleriaz haratagoko langileriaren sektore desberdinei, elkartasun erreala martxan jarriaz klase batasuna egikaritze bidean pausu bat eman dezaten.

Autodefentsa antolatu ikas baldintzak borrokatu!

Ikasleon intereseko ebaluazio irizpideak orain!

Jo Ta Ke Irabazi arte!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa