Archive for otsaila, 2019

Orixeko ikasleek asteak daramatzate institutuko ebaluazio irizpideak aldatzeko borroka etengabean. Euskarazko eta Historiako mintegietatik onartzen diren ebaluazio irizpideak aldatzea dute xede. Horren harira, hainbat mobilizazio eta ekimen egiten dihardute azken asteetan, zarata eguna edota pasa den Asteartean burututako eskualdeko greba. Egoera muturrera iristen ari dela ondorioztatzen dugu, izan ere, Orixe institutuaren baitan sortu den tentsio egoerak eta ikasle eta zuzendaritzaren arteko tirabira geroz eta handiagoek, egoera asko zaildu dutelakoan gaude.   Read More ...

Etiketak: Info

Ikasle Abertzaleak-ek Tolosako Autodefentsa Sarea burutzen ari den borroka zilegi zein beharrezkoa ikusten duenez, Otsailak 19 Asteartea, Tolosaldeako ikastetxe guztietan egun osoko greba deialdia deitzen dugu. Horrekin batera, TAS-ek Astearte horretan 11:30ean Triagulon deitu duen mobilizazioan parte-hartzeko deia egiten dugu.

Etiketak: Info

Duela hilabete, Tolosaleako Autodefensa Sareak (TAS) Tolosako Orixeko Institutuan ikasleen intereseko ebaluazio irizpideen aldeko borroka abiarazi zuen; historia zein euskarako irakasgaien ebaluazio metodologiari dagozkion zenbait irizpide aldatzea helburu duena. Denbora honetan zehar ordea, zuzendaritza zein irakasleen partetik mehatxu, zigor eta oztopoak jasan behar izan dituzte bertako ikasleek, dinamika hau martxan jartzearen ondorioz. Jazarpen mugimendu guzti hauek ordea, ez dira nahikoak izan determinazioz eta kontzienteki borrokatzen duten ikasleak aldarrikapena alde batera   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa