Duela hilabete, Tolosaleako Autodefensa Sareak (TAS) Tolosako Orixeko Institutuan ikasleen intereseko ebaluazio irizpideen aldeko borroka abiarazi zuen; historia zein euskarako irakasgaien ebaluazio metodologiari dagozkion zenbait irizpide aldatzea helburu duena. Denbora honetan zehar ordea, zuzendaritza zein irakasleen partetik mehatxu, zigor eta oztopoak jasan behar izan dituzte bertako ikasleek, dinamika hau martxan jartzearen ondorioz. Jazarpen mugimendu guzti hauek ordea, ez dira nahikoak izan determinazioz eta kontzienteki borrokatzen duten ikasleak aldarrikapena alde batera uzteko. Are gehiago, aldarrikapenaren lejitimitate eta beharrezkotasuna indartzeko balio izan dute, zuzendaritzaren jarrera autoritarioa agerian geratzearekin batera. Honen harira, dinamika eta protesta ekimen desberdinen ondotik, indarrak batu eta egoeraren soluzio bakarra izan daitekeen aldarrikapenaren gauzapena helburu izaki, Tolosaldeako Autodefentsa Sareak baterajotze nazionala deitu zuen otsailaren 22an Tolosan.

Honen harira, Ikasle Abertzaleak antolakundetik bertako burkideei gure babes eta animorik sentituenak publikoki adierazteko beharra identifikatu dugu batetik.Baterajotze nazionalarekin bat egiten dugula eta bertaratzeko deialdia luzatzen dugula adieraztearekin batera.Beraz, otsailaren 22an 12:00ean Tolosan egingo den manifestazioan ikusiko dugu elkar. Gainera, aipatutako manifestazio hau ahalik eta jendetsuena izateko helburuarekin, otsailaren 22rako Hego Euskal Herri mailako greba deialdia luzatzen dugu hezigune guztietarako. Ikasleria, langile klaseko gainontzeko sektorearekin batera ikastetxean egon beharrean Tolosako kaleetan egoteko erraztasunak sortzeko intentzioarekin. Beraz, Hego Euskal Herriko hezigune ezberdinetan egun guztiko zein behar diren ordu tarteko greba edo paro deialdiak burutzera animatzen dugu ikasleria.

Ikasle Antolakundetik, ezinbestekoa deritzogu hezkuntza esparruan ematen diren eraso ezberdinen aurrean erantzuteko zein ikas baldintzak hobetzeko indarrak batzea, horrek sortzen duelako erasoak eteteko zein aldarrikapenak gauzatu ahal izateko berme erreal bakarra.

Euskal langileriak egun bizi duen arlo guztietako eta etenik gabeko ofentsiba kapitalista honetan, soilik gure klasearen defentsaren artikulazioak emango digu garaipen txikiak eskuratzeko gaitasuna. Prozesu honetan, hezigune ezberdinetako autodefentsa sareek burutzen duten lana benetan txalogarria da. Alde batetik, heziguneetako langileon esparru ezberdinak antolatu, batu eta arazo konkretuei erantzuteko gaitasunak sortuz, eta bestetik, elkartasunean oinarritutako militantzia eredua bultzatzen dutelako batik-bat. Honen adibide dira esaterako, Iruñerrian Eunate ikastetxean abiarazi duten kameren kontrako borroka edota Aiaraldean “Alexia” plataforma baliogabetzeko dinamika, besteak-beste.

Bukatzeko, gure miresmen eta indar guztia bidali nahi diegu hezigune ezberdinetako autodefentsa sareetan antolatzen diren ikasle guztiei, bereziki egun hauetan neurri eta zigor gogorren artean lanean diharduten Orixeko kideei. Zorionak aurrera eramaten ari zareten borroka eredugarriagatik, ondoan izango gaituzue!

Ikasleon intereseko ebaluazio irizpideak orain!

Elkartasuna saretuz, gu ere Tolosara!

Ikasle Abertzaleak, 2019. urteko Otsailean.

O22 Tolosara!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa