Orixeko ikasleek asteak daramatzate institutuko ebaluazio irizpideak aldatzeko borroka etengabean. Euskarazko eta Historiako mintegietatik onartzen diren ebaluazio irizpideak aldatzea dute xede. Horren harira, hainbat mobilizazio eta ekimen egiten dihardute azken asteetan, zarata eguna edota pasa den Asteartean burututako eskualdeko greba. Egoera muturrera iristen ari dela ondorioztatzen dugu, izan ere, Orixe institutuaren baitan sortu den tentsio egoerak eta ikasle eta zuzendaritzaren arteko tirabira geroz eta handiagoek, egoera asko zaildu dutelakoan gaude.

Datorren Ostiralerako, TAS-ek, Tolosaldeako  Autodefentsa Sareak, Baterajotze Nazionala deitu du Tolosan, goizeko 12:00etan. Larritasun egoera hau dela eta,  ikasle abertzaleak-etik dei egiten diegu bi parteei eta batez ere, Orixeko zuzendaritzari, ikasleen eskakizuna bete eta ebaluazio irizpideak
aldatzera bidean, akordio batera iristea Ostirala baino lehen.

 

Ikasle Abertzaleak

2019ko otsailaren 20an

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa