Badira hilabete batzuk Iruñeko Txantrea auzoko Eunate institutuan hainbat kamera jarri zituztenetik. Segurtasun kamera hauek jartzearekin batera, bertako ikasleek hauekiko aurkakotasuna adierazi zuten, aldarrikapen honen baitan mugimendu bat sortzereaino. Gaur-gaurkoz Iruñerriako Autodefentsa Sarea ari da bideratzen aldarrikapen honen aldeko dinamika eta ekimen ezberdinak. Hau da, Eunatetik Kamerak kentzearen aldeko dinamika.

Kamerak kentzearen aldeko mugimendu honen baitan indarrak batu eta aldarrikapena hauspotzeko helburuarekin, baterajotze nazionala deitu du Iruñerriako Autodefentsa Sareak, Martxoaren 21ean goizeko 12:00ean Iruñeako Antoniuttitik. Baterajotze nazional hau ahalik eta jendetsuena izan dadin, Ikasle Abertzaleak antolakundetik ikasle greba nazionala burutzera deitzen dugu ikasleria. Euskal Herriko hezigune ezberdinetan, baterajotzera bertaratzeko beharrezkoak diren paro orduak deitzen ditugu, behar den lekuetan egun osoko greba deialdia egitearekin batera. Beraz, dei egiten diogu Ikasle Abertzaleak antolakundetik Euskal Herri guztiko ikasleriari, bere heziguneetan paro edo greba deialdiak burutu eta Iruñerriako Autodefentsa Sarearen baterajotze nazionalera batzeko.

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa