Archive for azaroa, 2019

“Gora Ikasleon Borroka”-k sinatuta, azaroaren 28rako euskal hezkuntza sistema propio baten aldeko ikasle greba deialdia egin dute Euskal Herriko zenbait ikastetxetan, eta, greba deialdiaren harira, Ikasle Abertzaleak antolakundetik gure ikuspuntu politikoa azaldu nahi dugu. Ezer azaltzen hasi aurretik ordea, gure errespetua adierazi nahi diegu hezkuntza kapitalistaren aurka mobilizatzeko hautua egiten duten guztiei; kasu honetan, greba deialdian parte hartuko duten ikasleei. Mobilizazioaren eta orokorrean borrokaren aldeko hautua egitea guretzat errespetagarria eta   Read More ...

Etiketak: Info

Ohar honen bitartez, Ikasle Abertzaleok 2019ko azaroaren 17 goizean, Bilboko Erronda kaleko egoitza berreskuratu dugula jakinarazten dugu. Egoitza erabil ez genezan udan Sortuk aldatu zuen sarraila kendu dugu eta berriro ere Ikasle Abertzaleon eta ikasle mugimenduaren eskuetan utzi dugu egoitza. Egoera horretan iritsi gara azaroaren erdira. Historikoki erabili eta kuadeatu dugun azpiegitura garrantzitsu horren faltak, asko oztopatu du, azken hilabeteetan, Ikasle Mugimenduaren ohiko jardun politiko eta sindikala. Sorturentzat ez bezala,   Read More ...

Etiketak: Info

Beste urte batez azaroaren 25a gerturatzen ari zaigun honetan, ikasleoi irmoki salatzea dagokigu gaur egun emakume langileen aurka ematen den biolentzia matxista guztia. Horregatik egun horretan heziguneetan mobilizatuko gara. Azaroak 25aren bueltan sortzen den testuinguruan, beharrezko ikusten dugu Ikasle Abertzaleak-etik heziguneetan paroak eskatzea. Ordu horietan, kontzentrazioak eta biolentziaren inguruko hausnarketak plazaratuko dituen tailerrak burutuko ditugu. Beraz, dei egiten diogu ikasle orori gure deialdietan parte hartzera.

Etiketak: Info
  • Artxiboa