Archive for urtarrila, 2020

Ohar honen bitartez, Ikasle Abertzaleak antolakundea urtarrilaren 30erako deitua dagoen greba orokorrera batzen dela adierazi nahi dugu. Horregatik, DBH eta batxilergoko, lanbide heziketako eta unibertsitateko Euskal Herriko ikasleria langilea greba egitera eta ondorengo lerroetan zehaztuko ditugun mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu. Azken urteetan krisi ekonomikoaren eraginak hezkuntzaren eremuan modu nabarian bizitzen ari gara, baita ikasle langileon kasuan ere, sektore kolpatuenetakoa baikara. Izan ere, bizitzeko gutxieneko baldintza ekonomiko eta sozialak lortzeko   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa