Archive for martxoa, 2020

Ikasle Abertzaleok bat egiten dugu Gazte Koordinadora Sozialistaren kanpaina politikoarekin eta egoeraz egiten duen analisiarekin. Mundu mailako osasun larrialdiarekin batera ematen ari den burgesiaren ofentsiba politikoari aurre egiteko konpromiso osoa adierazi nahi dugu Ikasle Abertzaleok. Alarma egoera hau osasun larrialdiari ahalik eta era eraginkorrenean aurre egiteko tresna neutroa baino salbuespen egoera bat dela uste dugu. Sortu den krisian, goi-burgesiari bere interesak ahalik eta era eraginkorrenean babesteko eta langileriaren gaineko ofentsiban   Read More ...

Etiketak: Info

Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako ikastetxe eta campusak itxi dituzte Covid-19 birusaren zabalpenari aurre egiteko prebentzio neurri modura. Neurri horren harira, eta egoera nahasia dela jakinik, Ikasle Abertzaleok ondorengoa adierazi nahi dugu: 1-Martxoaren 26an Hego Euskal Herriko bigarren hezkuntza eta lanbide heziketako zentroetan eta unibertsitateetan deitu genuen ikasle greba ezingo da aurreikusi genuen moduan garatu: heziguneetan aplikatu diren neurriak direla eta greba behar den bezala egiteko inolako baldintzarik ez dago.   Read More ...

Etiketak: Info

Urteko gainontzeko egun guztien gisako borroka eguna bada ere, martxoaren 8ak badu izaera historiko bat, militante iraultzaileontzat garrantzia berezia duena. 1910ko emakume sozialisten II. Internazionalean bildutako emakume langileek Emakume Langilearen Nazioarteko Egun bezala izendatu zuten. Historian zehar langile klasearen baitan eman diren borroka ezberdinak desitxuratzeko hautu garbia du burgesiak, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean zuzenki eraginez: borroka egun hau bere interesen arabera moldatuz eta egunaren sorreraren historia komeni zaion moduan kontatuz,   Read More ...

Etiketak: Info

Martxoaren 8ra begira hezkuntzatik emakume langileon antolakuntzari ekin dinamika abian jarri dugu ikastetxez ikastetxe. Bertan, ikasleok formatu ezberdinen bitartez (tailer, hitzaldi, eztabaida…) hainbait gai jorratuko ditugu, hala nola , hipersexualizazioa, emakume langileon ahalduntze politikoa edota martxoak 8aren bilakaera historikoa. Aurrelanketa honek sortzen duen testuinguruan, martxoak 6an Ikasle Abertzaleak-etik heziguneetan paroak eskatzea erabaki dugu. Hezkuntzatik emakume langileon antolakuntza indartzearen beharra berretsi eta honetan aurrerapausoak emateko helburuarekin. Ordu horietan, M8ri begira kontzentrazioak   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa