• Ikasle elkartasun sareak. Ikasleon arteko elkartasuna praktikara eraman eta arazo ezberdinen aurrean, erantzun kolektiboa emateko Sareak edukiko ditugu hizpide.elkartasun sareak
  • Esperientzia lokaletatik ikasiz. Hezigune ezberdinetan landu eta burutu diren borroka lokal ezberdinen inguruan jardungo dugu Hernani, Laudio, Eunate, eta beste hainbat lekutako kideekin.esperi-lokalak
  • Okupazio tailerra. Ikasturtean zehar ikasleon behar kolektiboei erantzuteko hainbat okupazio saiakera eman dira, Gurutze Gorria, Ikasle Gelak, Printza... Praktika hau aurrera eramateko gakoak emango ditugu Eskola Ibiltarian! Izan bihurri!okupazioa
  • Ikasle presoak. Ikasle presoen sostengurako taldeen eta ikasle preso ohi baten eskutik, kanpoko zein barruko esperientziak izango ditugu lehen pertsonan. #IkaslePresoakKlasera!ikasle presoak
  • Hezkuntza dominazio kapitalistan. Hezkuntzak dominazio kapitalistaren baitan jokatzen duen papera aztertu eta eztabaidatuko dugu ere aurtengo Eskola Ibiltarian!kapital
  • Feminismotik iraultzara. Genero auzia ere aztergai izango dugu. Teoria eta praktika feministaren lanketa eta emakume langileok hezkuntzan jorratzen dugun papera izango dira hizpide.generoa
  • Gaiztakeri tailerra. Zer emango den jakin nahi duzu? Bertaratu!Gaiztakeri tailerra
  • Komunikazio politikoa. Nola komunikatu? Zein da gure hartzailea? Galdera hauek eta gehiagori erantzuna bilatzen saiatuko gara!KOM POL
  •  Segurtasun Informatikoa. Gaur egungo jardun politikoan segurtasunaren garrantzia azpimarratu, eta praktikan jarriko dugu segurtasun informatikoaren inguruko hainbat gako. Ez galdu! infor
  • “¡Exprópiese!” tailerra. Nazkatuta gaur egungo bizi ereduarekin? Eskola Ibiltarian kontsumo eredua eraldatzeko gako batzuk ikasteko aukera izango dugu!Expropiazio
  • Kapitalismoaren oinarriak aztertzen. Ekonomia politikoaren kritika oinarri hartuta, kontzeptu ezberdinen bidez gaur egungo sistema kapitalistaren oinarriak azaleratuko ditugu.kapitalismo oinarriak
  • Militantzia eredua berpentsatzen. Zein da praktikan jartzen dugun militantzia eredua? Hori bera ere izango dugu eztabaidagai Eskola Ibiltarian! Kultura militantea
  • Artxiboa