HILERO MAIATZA IZAN DADILA!

June 1st, 2008

Ekainan sartuak gaude, baina hilero Maitaza izan dadila aldarrikatzen dugu oraindik.

Hilero maiatza izan dadila, 1968an bezala, badugulako zer aldatu. Ikasleok (eta ez ikasleok ere bai) asko daukagu eraldatzeko, zalantzatan jartzeko, borrokatzeko!

68. urteak arrasto nabarmenak utzi zituen jendartean. Bai Parisen, Mexikon, .., baita Euskal Herrian ere.

Zeru eta Lurra bereganatu nahi zuen belaunaldia izan zen bertan borrokatutakoena. Inposatutako araudiari aurre egin eta kontrol sozialaren kontzeptua ordurarte kontutan hartu gabeko esparruetara ozen zabaldu zuen gazte belaunaldia: Aisialdia, hareman sexualak, familia, hizkera, ingurumena, erlijioa, kirola, hezkuntza, emakumeen egoera, komunikabideak,… Ezarritako ereduak zalantzatan jarri eta eraldaketarako bideak zabaldu zituzten!

68ko maiatzaren testuinguruak eta kritika sozialak emakumeon askapen borrokari, besteak beste, bultzada eman zion. Orduan hasi zen borroka feminista kale fenomenoa bilakatzen, horren isla 1971ko Apirilean Bobigny-ko epaiketa* ren inguruan sortutako mugimendua. Mugimendu honek epaiketa etetea lortzeaz gain MLF (Mouvement de liberation de femmes) sortzea ekarri zuen, Emakumeen antolakuntzari bide eman zion beraz.

70. hamarkadan, Euskal Herrian ere , hasia zen emakumeen antolaketa. Pariseko ” des femmes” mugimendukoekin kontaktuan zeuden euskal emakume iraultzaile batzuk bere burua antolatzen hasi ziren. 1973an, Euskal feminismoaren sorreran eta teorizazioan horrenbesteko garrantzia izan zuen “emazteak iraultzan” taldea osatu zuten Baionan.

68ko Maiatzean Pariseko emakumeak euren gona labur-laburrek sortutako zalapartagatik aski ezagunak egin izan ziren arren, orduko matxinadetan izan zuten paperaz eta lanaz ere ezagutu beharko genituzke. 68ko Maiatzak emakumeon askapen borrokan izandako garrantzia ezagutu beharko genukeen bezala.

HILERO MAIATZA IZAN DADILA! 40 urte geroago familia, harreman, amatasun,…-eredu berdina inposatzen jarraitzen digutelako!

HILERO MAIATZA IZAN DADILA! abortoa kriminalizatzen jarraitzen dutelako!

HILERO MAIATZA IZAN DADILA! emakumeon eskubideak urratzen jarraitzen dituztelako!

“Bizitza aldatuz askatasuneruntz joan gaitezen” (Simone de Beauvoir)

—————————————————————————————————————————–

*abortatu zuen neska bat eta lagundu zion ama zigortzeko eginiko epaiketa.


EUSKAL UNIBERTSOA eta HEZKIDETZA

April 25th, 2008

Atzo burutu zen Gasteizko Campusean 4.Euskal Unibertsoa.  Egun batez Euskal Unibertsitatea irudikatu genuen. Horrekin batera unibertsitate nazional eta propio baten aldeko aldarrikapena lau haizeetara zabaldu zen, bere magalean ikasle, irakasle, langile zein herritarrak bilduz.  http://www.euskaleskola.org

Egondako hitzaldi, tailer etab.en artean, hezkidetza gidaren tailerra egon zen.hezkidetza gidaren tailerra

Hezkidetza gida Euskal Herriko bilgune feministak sortutako gida da. Heziguneetan hezkidetza hitzetatik ekintzetara eramateko gida, alegia.

Hezkidetzarekin zerikusia daukan beste ekimen baten berri eman digute gaurkoan,

Bizkaiko Emakumeen Asanbladak hurrengo hitzaldia antolatu du: “IPUINEN BITARTEZ BALOREAK IKASTEN”

*MARGARITA ROBLEDA Mexikoko idazle mayak (Haur Literaturaren Nazional Saria) hitz egingo du.

*Non:* *BarrainKua kaleko “EL LAVADERO” Kultur Etxean* (Bilbon)

*Noiz: **Apirilaren 28an, (datorren astelehenean)

*Ordua: 19:30ean*

gure burua elikatzeko zenbait testu

April 10th, 2008

HEZKIDETZA

1- Hezkidetza: parekidetasunerako hezkuntza

2- Zer da hezkidetza gida?

HISTORIA

1- Martxoaren 8a

EMAKUMEON AURKAKO INDARKERIA

1- emakumeon aurkako eraso sexistek mila aurpegi dituzte

IDENTITATEAK eta SEXUALITATEA

1- Zer da Queer teoria?

2- Queer, gai ezezaguna

EMAKUME GAZTEOK JAIKI! Lotu FEMINISMORA!!!

April 5th, 2008

Nori egiten dio mesede sexu bereizkeriak?

Honi aurre egiteak komeni al zaio sistemari?

Berdin hezten bagaituzte emakumeak eta gizonak, zergatik erahiltzen dira emakumeak?

Noizbait zure burua erreprimitu duzu dagoen eredua jarraitzeagatik?

Sentitu al duzu noizbait zure hitza gizonezko batena baino gutxiago baloratua izan dela?

Zure inguruan diskriminazio egoerak ikusi dituzu? Erantzuteko gai sentitu zara?

Zer balore dira zabaldu beharrekoak?

Nola lortuko dugu, egungo emakume gazteak, klabe feministan lan egitea?

Nola landuko dugu, “berdintasunean” jaio garenok, kontzientzia feminista?

Emakume gazteon eskubideak bermatzeko, nola jarriko ditugu martxan dinamika ezberdinak?

Egoera eraldatze bidean has gaitezen buruari eragiten!

badator Emakume Gazteon Asanblada!

March 31st, 2008

EMAKUME GAZTEOK JAIKI!

LOTU FEMINISMORA!

Aurten Euskal Herrian burutuko diren IV. Jardunaldi feministen harira kolektibo ezberdinetako emakume gazteok batu gara eta proposamen bat luzatu nahi dizuegu. Jardunaldietan parte hartzeaz gain emakume gazteok biltzearen beharra ikusi dugu, eta horretarako emakume gazteon asanblada bat antolatu dugu. Bertan gaur egun bizi dugun egoera aztertuko dugu (eremuz eremu) baita antolatzen garen mugimenduen inguruko hausnarketa egin ere (gazte mugimendua edota neska gazte taldeena) eta ondoren alternatibak proposatu eta erronka berriak definituko ditugu. Gure borroka indarberritzea beharrezkoa da eta horretarako guztion artean harremanak eraikitzea, hitz egitea, hausnartzea, komunikazio bideak zabaltzea… ezinbestekoa.

Horretarako, abiapuntu bezala, eskuetan duzuen testua hausnartzera gonbidatzen zaituztegu!

Asanblada apirilaren 11an Kukutza gaztetxean egingo dugu, animatu eta parte hartu!

informazio gehiago: http://gaztefeministak.blogspot.com/

IAko emakumeon I. Batzar Nazionala

March 3rd, 2008

 

Pasa den larunbatean(Martxoak 1), IAko emakumeak, lehenengo aldiz, bildu egin ginen. Gure artean ezagutu, Antolakundearen egoera aztertu eta jarrera sexistei aurre egitearen beharraz jabetuta, aurre egiteko bideetaz aritzeko aukera izan genuen bertan bildutako emakumeok.

Hausnarketa eta eztabaida hauekin batera, Apirilaren 11,12 eta 13an mugimendu feministaren bilgunea izango diren jardunaldien (www.jardunaldifeministak.org) zein emakume gazteon asanbladaren berri izan genuen.

Amaitzeko, indarrak hartu eta bakarrak ez garela ikusteko aukera izan genuen, gurekin egondako Kurdistaneko kide baten hitzak entzuteko parada izan genuen-eta.

Bilkura amaitutakoan, parte hartu genuenon sentsazioa orokorrean, oso ona izan bazen ere, lan handia daukagula ikusi genuen.

Baina hau ez da egun bateko kontua, izan ere hemendik hitz egindakoak jarraipena izango du aurrerantzean. Gure eguneroko dinamikan isla izan behar duelako batetik, eta gutxienez urtero behin batuko garelako bestetik.

EmakumIAk abian

February 29th, 2008

PATRIARKATUA SUNTSITZEN: Eredu patriarkarrak sexuen araberako rolen banaketa eta erlazio hierarkikoa ezartzen duelako pertsonen artean.
Egungo jendarte-eredu nazkagarri honi bide emanez.

HEZKUNTZA SISTEMA IRAULTZEN: Hezkuntza patriarkatuaren biziraupenerako ezinbesteko tresna delako.

EmakumIAk SARETZEN: Emakumeon arteko komunikazioa, koordinazioa eta antolakuntza ezinbestekoa delako egoera irauli ahal izateko.