INFORMAZIO OROKORRA

Ikasturteko hamaika borroken poderioz, Euskal Herriko hezigune ezberdinak astindu ditugu ikasturte osoan zehar. Ikasle gelen aldeko aldarriak, errebalidei Planto egiteko dinamikak, Herri unibertsitateak edo gaur egungo hezkuntza errefuxatzeko Martxoaren 21eko greba izan dira inflexio-puntuetako batzuk. Uda badator ordea, eta ez dugu gelditzeko asmorik. Aurten, berritasun berri batekin gatoz, ilusioz eta borroka grinez, uda garaia aprobetxatu, eta ikasleok gure artean harremanak sendotu, ikasi eta disfrutatzeko abagunea iritsi da!

Uztailaren 25 eta 28 bitartean, “Urrats bat marraztuz etorkizunean” lemapean, Eskola Ibiltaria burutuko dugu berriz ere. Ez da lehen aldia antolakundeak horrelako ekimena burutzen duenik, izan ere behin baino gehiegotan burutu baita. Azkena, 2014.urtean izan zen, Ziburutik Donostiara egindako bidaiarekin. Aurten, Herrialdez aldatuko dugu, eta Sakana astintzeko asmoekin gatoz. Uztailaren 25ean Irurtzunetik aterako gara, hurrengo egunetan Uharte-Arakil eta Etxarri pasa ostean, Uztailaren 27 arratsaldean Altsasura iristeko. Hainbat helburu jarri diozkiogu aurtengo Eskola Ibiltariari. Batetik, ikasturtean zehar landu diren borroka lokal eta ildo ezberdinak elkarbanatu, komunean jarri eta horien inguruan hausnartu eta formatzea.. Bestetik, uda dela aprobetxatuz, euskarazko aisialdi proposamen aparta mahaigaineratzea, Ibilaldi, hitzaldi, tailer eta musika emanaldiz beteta.

Formatuari dagokionez, Goizero egun bakoitzari dagokion ibilaldia burutuko da, 3 etapetan banatuko delarik:

  • Irurtzun – Uharte Arakil (Uztailak 25)

  • Uharte Arakil – Etxarri (Uztailak 26)

  • Etxarri – Altsasu (Uztailak 27)

Behin egun bakotzari dagokion herrira iritsita, bazkari herrikoiaren ondoren, Eskola Ibiltariko bigarren arlora pasako gara: Hitzaldi eta tailerretara. Arratsaldero beraz, eduki ezberdinaren inguruko hitzaldiak edukiko ditugu, formatu, eztabaidatu eta hausnartzeko helburuarekin. Gainera, arlo teorikoa ez ezik, arlo praktikora bideratutako tailer praktikoak ere izango ditugu, ez da gogorik faltako! Elkar harremantzeko afarietaz, afalosteko kantuez eta istorietatxoez disfrutatzeko aukera aparta izango da!

Bukatzeko, Uztailaren 27an, hitzaldi eta tailerrak amaitu ostean, aisialdirako eta festarako tartea ere izango dugu, Altsasun bertan musika eskaintza zabal eta oparoa eskainiko baita!

SALMENTA PUNTUAK

  • GIPUZKOA
    • Donostialdea
      • Donostia – Urka taberna
    • Oarsoaldea
      • Orereta – Sindi taberna
    • Bidasoa
      • Irun – Kabigorri taberna
    • Buruntzaldea
      • Hernani – Garin taberna
        Andoain – Herriko taberna
    • Tolosaldea
      • Tolosa – Asteasuarra taberna
    • Goierri
      • Ordizia – Herriko taberna
    • Urola
      • Azpeitia – Gaztetxea
      • Zumaia – Metro taberna
    • Deba Goiena-Barrena
      • Arrasate – Jaizale taberna
        Eibar – Buenos Aires taberna
  • NAFARROA
    • Sakana
      • Altsasu – Lezea taberna
        Etxarri – Xapatero taberna
    • Iruñerria
      • Iruñea – Herriko taberna
    • Lizarraldea
      • Lizarra – Berri taberna
    • Baztan
      • Elizondo – Intza taberna
    • Bortziriak
      • Bera – Arrano Taberna
    • Leitzaldea
      • Leitza – Herriko taberna
  • BIZKAIA
    • Bilbo Handia
      • Bilbo – Madariaga taberna
    • Busturialdea
      • Gernika – Ospa taberna
    • Lea- Artibai
      • Ondarru – Anaitasuna taberna
    • Hego Uribe
      • Galdakao – Herriko taberna
    • Durangaldea
      • Abadiño – Gaztetxea
    • Txorierri
      • Larrabetzu –  Herriko taberna
  • ARABA
    • Gasteiz
      • Gasteiz – Aranba taberna
    • Aiaraldea
      • Laudio – Sorgin taberna
    • Arabar Errioxa
      • Leza – Gaztetxea
  • LAPURDI
    • Baiona – Xina ostatua
    • Pausu – Xaia ostatua

Salmenta Puntuak

SALMENTA PUNTUAK

EROSI ZURE BONOA! BADATOR ESKOLA IBILTARIA!

  • Artxiboa