Hezkuntza arloko murrizketak salatu dituzte Lizarrako Remontibal ikastetxearen irekieran

Urtarrilaren 30ean, astelehena, Nafar gobernuan presidente den Yolanda Barzina eta Lizarrako alkatesa den Begoña Ganuza  Remontibal ikastetxea inaguratzera hurbildu ziren. Honen aurrean, ingurua poliziaz gainezka egon arren (Foruzaingoaren istiluen aurkako furgonetak, Guardia Zibila eta hainbat segurata), 200 ikasle eta irakasle inguru batu ziren ikastetxearen aurrean ongi etorriak ez zirela argi uzteaz gain, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak aurrekontuetan egindako murrizketak gogor salatzeko asmoaz.

Indar polizialek ikastetxeko hesiak itxi zituzten irakasle eta ikasleei sarrera galaraziz, hala ere bertan gogor eutsi zioten aldarrikapenari.

Era berean, 2012. urterako hezkuntza aurrekontua 2010ekoarekin alderatuz %12,5 murriztuko dela gogora ekarrita, mezu bat bidali diote Hezkuntza Sailari: «Zerbitzu publikoak indartzeko momentua da, eta ez ahultzekoa».

posted by komunikazioa in Albisteak,Ikastetxeak and have No Comments

Urretxu eta Zumarragan ere, Ikasle eta Abertzale!

Pasa den astean, urtarrilaren 20an (ostirala) Ikasle Abertzaleen aurkezpenak burutu zituzten Urretxuko eta Zumarragako Lizeo ikastetxean eta Joxe Mari Iparragirre institutuan.


Lizeoan 10etan zuten hitzordua, eta 30 ikasle inguru gerturatu ziren erabilera anitzeko gelara. Institutuan, berriz, 12:25etako jolas-garaian egin zuten aurkezpena, eta 32 ikasle hurbildu ziren. Oro har, ikasleen interesarekin eta harrera onarekin oso pozik agertu ziren hizlariak eta ikasleak eurak.

DBHko eta batxilergoko ikasle batzuei aurkezpen hauek egiteko ideia sortu zitzaien lehenengo hiruhilekoan. Ikastetxeetan ikasle mugimendurik ez zegoela ikusi, eta heziguneetan bizi duten egoera landuko zuten ikasle taldeak sortzeko beharra zegoela iruditu zitzaien. Euskalduntzearekiko eta antolatzeko zailtasunekiko kezkak bultzatu zituen aurkezpenak prestatzera. Beste herrietan ikasle taldeak zeudela jakin eta herrian eredu hori jarraitzea beharrezkoa zela ikusi zen.

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak,Ikastetxeak and have No Comments

Oarsoaldeako gazteen aurkako epaia salatu dute eskualdeko hainbat ikastetxetan

Pasa den 2008an gure eskualdeko 17 gazte izan ziren atxilotuak, epaiketa uztailean eduki ondoren iada iritsi da sententzia. Honek horietako 6ri 6na urteko zigorra ezarri nahi die beste 11en absoluzioa eskatuz. Ireki den une berri honetan, ezin dugu onartu gazteon aurkako horrelako erasorik. Gazteon borrokarako nahia zapuzten saiatzen ari dira, baina argi dagoen bezela ez dute lortu, eta zez dute lortuko! Gatozen belaunaldi berriok ere ez gaude prest horrelako injustizia bat onartzera! IRAULTZA GARAIA DA!

Horregatik gaur osteguna, mobilizazioak burutu ditugu Oarsoladeko hainbat ikastetxetan ( Oiartzunen ostiralean) eta oso jendetsuak izan dira!

Horrez gain ikasle orori helarazi nahi izan diogu asteburu honetan egingo diren mobilizazioen berri, honako hauek dira:

- Ostiraletik igandera Oreretako herriko plazan GUNE ASKEA zabalduko da eta bertan akanpada egingho due hainbat ekimenekin batera : bazkari,afari,asanblada,bideo emanaldia, kontzertuak…..
-Larunbatean eguerdiko 12etan Lartzabalgo biribilgunean elkarretaratzea
-Igandean eguerdiko 12etan ere, Manifestazioa 12etan Lartzabalgo Anbulategitik
posted by komunikazioa in Albisteak,Ikastetxeak and have No Comments

Ikasleok, Hezkuntza murrizketen aurrean gogor erantzun!

*Oharra: Gaur Iruñean murrizketen aurka egin diren mobilizazioetan Polizia Foralak ikasleon aurka kargatu du! Honi buruzko informazio gehiago Iruñerriako Ikasle Abertzaleak orrialdean aurkituko duzue.

Azken urteetan ikasleok izan gara murrizketen auziarekin murrizketa gehien pairatu behar izan dugun Hezkuntzako sektorea. Nafarroako gobernuak Yolanda Barcina buruan, Nafarroako ikasleon kontrako etengabeko murrizketak gauzatzen aritu da, arlo ekonomikotan nahiz hezitzailean.

Arlo ekonomikoan berriki ikusi dugun bezala, diru murrizketa bortitzak aurrera eramaten ari dira. Aurrekari anitz izan genituen aurreko urteetan, hala nola 2010eko aurrekontuetan:  beken-poltsa %6 jaitsi zen, ikastetxe funtzionamendu gastua %7,5 gutxitu, teknologia berrien %26ko murrizpena eman zen… Guztira, 2010etik 2012ra Nafarroko Gobernuak hezkuntzan 140 milioi euroko murrizketa gauzatuko luke.

Neurri hauen ondorioz, aurtengo ikasturtearen hasieran nabarmendu zaizkigu murrizketarik bortitzenak ikasle kolektiboari. Mota askotako adibideak aurki ditzakegu egoera hau adierazteko: ikaskide kopuruaren igoera, askotan maximo legalara helduz edo gaindituz; hautazko ikasgaien kopurua txikitu dute; laguntza klaseak desagertu dira; material eskasia dago askotan heziguneetan; bajen ordezkapen berandutiarrak ematen ari dira; zaintza irakasleen gutxitzea

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ere, ez da egoera honetaz libratzen. 2011ko azken hiruhilekoko diru-laguntzatik, %25ekoa den 4 milioi euroko murrizketa egitera behartu diote. Horrez gain, 2009tik hona, Nafarroako Gobernuak N.U.P.eri ematen dion dirua urtero murrizten ari dio, guztiz kritikoa den egoerara helduz.

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak,Ikastetxeak and have No Comments

IKASLERIAREN AURKAKO ERASORIK EZ!!

Ostiral honetan, urriak 21, Axular ikastetxeko (Santurtzi) bi ikasle ohiei Audientzia Nazionalera joateko zitazioa heldu zaie, bertan epaituak izateko. Duela ia bi urte udaltzainek pankarta bat zela eta bi gazteak identifikatu, ertzaintzaren interbenzioaren bidez “terrorismo goraipatzea´´ leporatuz eta Madrilera bidali zituzten. Horrela azaldu digute egoera Santurtziko Ikasle Abertzaleek.

Ez da lehenengo aldia, gazteriak mota guztietako jazarpenak pairatzen ditugula. Urte luzeetan ezagutu ditugu euskal gazteriaren kontrako operazioak: ikastetxetan lan egiteagatik, beste eredu politiko eta sozialaren alde borrokatzeagatik.

Euskal Herrian gehiengo batek konponbide demokratikoaren alde argiki azaltzen den bitartean behin eta berriro posizio inmobilistetatik gazteriaren kontra, bereziki, egiten dute. Gazte garen heinean etorkizuna gure esku dago. Herri honetan ezinbestez garatu behar den prozesu demokratikoan parte aktiboa izan behar dugu: gatazka politikoa behin betiko konpon dadin, gutxiengo demkratikoak ezar daitezen eta euskal herritar guztientzat eskubide guztiak aitortu eta errespetatu.

Beraz hemendik ere, ikasle ohiei eta oro har gazte mugimenduak sufritzen duen jazarpenaren aurrean gogor erantzutera eta salatzera deitzen zaituztegu. Gure elkartasunik beroena adierazteko eta gazteri libre eta regalaren beharra aldarrikatzeko honako deialdiak luzatzen ditugu. Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak,Ikastetxeak and have No Comments

Iñako eta Salaburu Bolognagatik kexaka…

Pello Salaburu eta Juan Ignacio Perez Iglesias errektore ohiak orain konturatu dira, antza, hain sutsuki defendatu eta indarrean jarri zuten Bologna Prozesua ez dela beraiek uste bezain polita. Publikoki esan dute gainera, Salaburuk artikulu bat idatzi du honi buruz eta Perezek arrazoia eman dio Twitter bidez.

Ez daukate lotsarik! Bologna Prozesuak hasieratik izan du Euskal Herriko ikasleria erabat aurka; ehundaka mobilizazio egin ditugu campus eta fakultateetan, sekulako jarraipena izan zuten bi greba orokor egin genituen eta Leioako Campusa ikaslez bete zuen manifestazio nazional bat ere egin genuen, besteak beste. Bologna Prozesuari gure aurkakotasuna agertu nahi izan dugun guztietan errepresioa izan da jaso dugun erantzun bakarra eta prozesu honi ezezkoa emateko genituen argudio guztiak azaltzerakoan erotuta geundela esaten ziguten…

Eta orain, hori bera esaten zigutenak, ikasleriaren aurka errepresio bortitza baliatu zuen errektore bera, Juan Ignacio Perez Iglesias jauna, Bologna berak zioen bezain polita ez dela konturatu da… marka da gero!

Galder Gonzalezek artikulu paregabea idatzi du Gaur8n honi guztiari buruz. Hemen daukazue irakurgai, Pello Salabururen artikulurako lotura ere bertan agertzen da.

posted by komunikazioa in Albisteak,Unibertsitateak and have No Comments