Martxoaren 3an, Gasteizen zita!

Egunak aurrera egin ahala giroa berotzen joan da Gasteizeko ikastetxeetan, gero eta gutxiago falta da martxoaren 3an burutuko duten hausnarketa prozesuari heltzeko!

Gasteizeko ikasle mugimenduak, Hezkuntza Herriarentzat dinamikaren baitan, hiriburuko eztabaida orokorra burutuko du larunbatean.

Baina hasierako zita bat baino ez da izango honako hau! Hasi baino ez dira egin!

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak,Ikastetxeak and have No Comments

UPV antidemokratikoa! zure, gure hitza… IKASLEON IRAULTZA!

Gaur, Martxoak, 70 ikasle bildu egin gara Bilboko Bizkaia Aretoan, UPV/EHUk Gobernu Kontseilurako hauteskundeak ospatzen zituen bitartean.

Goizeko 9:30etatik 12:30etara arte barruan zeuden klaustralak irten egin direnean ikasle andana topatu egin dute Bizkaia Aretoaren sarreran. “Ikasleon hitza errespetatu!” oihu eta txistu artean, fakultate bakoitzak bere borroka esku artean,  irakasle, katedratiko eta errektoretza taldeko kide guztiak irtetzean, kanpoan bildu eta UPVa biluztu asmoz, Ikasle eta Abertzaleok unibertsitateetako prentsaurreko nazional bati ekin diogu unibertsitatearen antidemokratikotasun eta itxurakeri guztiak agerian utziz.

Unibertsitateetako Ikasle Abertzaleaken oharra:

“Autobusa oso garestia da”, “zertarako kamera horiek?”, “gelan sardinak latan ematen dugu”, “hemengo langileek ez al dakite euskeraz hitz egiten?”, “ez didate kartelik jartzen usten”,  “Protexak atzetik dauzkagu egun osoan zehar,  “beka kendu egin didate, eta ezin ditut aurtengo tasak oradaindu”, “lanez itota nago, eta ez daukat geratzeko astirik”, “baina zein lan topatuko dut, goizero derrigorrezko klaseak eta arratsaldero praktika edota mintegiak baditut?”… Eguneroko ogia unibertsitateetan.

Urte hauetan, ikusi dugu nola gure herria gobernatzen duten agintariek, merkatuak eta sistemak diseinatutako eskema bati men eginez, herritarren kontrako eraso etengabea eraikitzen ari diren.Erraz ikusi ditzakegu azken urteotan Euskal Herrian jasotako gertakari eta borrokak. Bolognaren aurkako borroka: prosezu honen kontra eta hezkuntzaren merkantilizazioaren aurka egindako lehen ikasle mugimenduaren oldarraldi handia izan zela  esan dezakegu. Paper disdiratsu eta polit batez estalitako goxoki honi ikasleriak ezetz esan arren, ohikoa den bezela, unibertsitateetako agintariek entzungor egin eta indarrez sartu ziguten karameloa ahora.

Indarrez mila izan zirelako ikasleon hitza ixilarazteko erabilitako bitarteko eta metodoak. Horregatik, kontrol sozialaren gorakada, Aresekin sinatutako konbenioa, ikasleok ditugun eskubide eta betebeharren dekretua, klasera joateko derrigortasuna, metodología aurrerakoi baten aitzakipean, ikasleon eskubideak goitik behera bortxatuz.Indarrez, unibertsitateetako antidemokratikotasuna begibistan ez dugun arren, UPVk onartu berri dituen estatutuek, ikasleriaren ordezkaritza handitzearen, aurrean aurkitu zezaketen edozein trabari aurre egin ahal izateko UPVko gobernantza sendotzea helburu dutelako.

Bolognaren goxokia heltzar zegoenean, ezjakintasun handia bizi zen garaia zen  arren,  esaera zaharrak dioen bezala, denborak bakoitza bere lekuan ipintzen du, eta salatutako guztia poliki poliki nola egi bihurtzen denaren zaporea sufritu behar izan dugu Euskal Herriko ikasle orok gure ahotan.

Horregatik dira hamaika ikasleriak fakultatez fakultate piztutako borrokak: kontrol sozialetik hasi, bestelako metodología bat aldarrikatu edota tupperrak jantoki nagusietan erabiltzeko eskubidearen aldeko borrokatik pasatuz… egunero hau ez dela Euskal Herriak eta ikasleok behar dugun unibertsitatea oihukatzen dugu lau haizeetara. Guk, unibertsitate hezkidetzaile, herritar, askatzeile, euskaldun eta gaur hemen biltzera ekarri gaituen beste ezaugarri bat dauka eraiki nahi dugun unibertsitatea: demokratikoa.Guk nahi dugun unibertsitate eredua egunez egun, fakultatez fakultate eraikitzen jarraituko dugula oihukatu dugu mila biderrez, eta horren bidean iraultzen jarraituko dugula argi erakutsi dugu.

Mahi honen bueltan biltzen garen ikasleak ikasle mugimenduko kide aktibo eta kontsekuente garela aldarrikatzera etorri gara. Azken urteetan egondako ikasleon desitxuraketa mediatiko eta politikoaz  nazkaturik eta unibertsitateetako instituzio esparruek eskaintzen diguten txontxongilo paperarekin apurtzeko asmoz, honakoa adierazi nahi dugu:

1. Ez gara gazte pasiboak, ez gara alperrak, ezta akritikoak ere. Geure hezkuntzak kezkatzen gaitu, geure etorkizunak eta herriarenak kezkatzen gaitu. Horregatik egunerokotasunean dihardugu taldean, klasean, fakultatean nahiz asanbladetan, eremu guztietan geure ahotsa entzuna izan dadin tinko gabiltza lanean.

2. Beste unibertsitate eredu bat posiblea dela sinisten dugu, eta egunez egun erakusten dugu, hezkuntzako agintari eta ordezkariek begiak estaltzen badituzte ere, geure alternatibak gauzagarriak direla.

3. Beren egiturak antidemokratikoak direla jakin badakigu. Ikasleok hezkuntza komunitatearen gehiengoa osatu arren, proportzioan ordezkaritza txikiena izaten jarraitzen dugu. Egokitzen zaigun papera beraz, instituzio burokratikoen zirko lotsagarriaren erdian den txontxongiloa izatearena da ez beste.

Gauzak hala, Ikasle Abertzaleok Hego Euskal Herriko unibertsitateetako instituzio publikoetan lehenengo indarra izanik, geure proiektu politikoaren hautua egin duten ikasle konprometituei zor diegun errespetuagatik UPVren Goi Organoetako zirko burokratikoaren parte ez izatea erabakitzen dugu. Irabazi dugu, bai. Baina eserleku horietako ordezkaritzak ikasleon hitzak pisuren bat izaten ez dutenetan, ez dugu zuen ikuskizunean parte hartuko. Bakarrik zaudete zuen parodia pribatu eta diruzalean.

Bestetik, geure ikasleriarekiko eta hezkuntzaren aldeko lan politikoarekiko konpromisoan berresten garela adierazi nahi dugu. Hori dela eta, fakultateetan geure ate guztiak zabalik daudela azpimarratu nahi dugu. Ikasle borrokarekin batera, hezkuntzako sektore ezberdinen arteko elkarlanean sinisten dugulako egun unibertsitateetako hezkuntzak bizi duen prekarizazioa gainditu eta benetan zerbitzu publiko, herritar, euskaldun, hezkidetzaile eta askatzaile bat guztion artean eraikitzeko bidean.

Orain eta beti

Zure, gure hitza… IKASLEON IRAULTZA!

Eguneko bideoa hemen ikusgai:

posted by komunikazioa in Albisteak,Unibertsitateak and have No Comments

Gazteizko ikasleria martxan da! Hezkuntza herriarentzat!!

Azken egun hauetan martxoak 3ari begira Gasteizko ikasleria gogor ari da lanean. Ikastetxez ikastetxe, asanbladak egin, hausnartu, eta hezkuntza herriarentzat dela aldarrikatzen ari dira jendarte eraldaketaren bidean. Hona hemen Mendebaldea, koldo  Mitxelena, Ikasbidea eta Ekialdeko ikasleen oharrak:


Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak,Ikastetxeak and have No Comments

Erantzunik ez? Nafarroako ikasleek iraultza!

3 hilabeteko epea amaitzear da, eta oraindik ez dago Iribasen erantzunik! Nafarroako ikasleek argi dute ordea ez direla besoak gurutzaturik geratuko. Ikasle manifestu bat, milaka ikasle batu dituzten mobilizazioak…. aski da!

Horregatik Martxoaren 7an, Iribasi jarritako epea amaitzen den egunean, Nafarroako Ikasle Abertzaleek dei egiten diote Iruñerriko ikasle orori 11:30etan Burgoen enparantzan (Udaletxe atzean) egingo den prentsaurreko masiboan parte hartzera. Bertan martxo osorako finkatutako mobilizazio eta ekintza egutegia azalduko dute.

Informazio gehiago eskura duzue Iruñerriako ikasleen blogean.


posted by komunikazioa in Albisteak,Ikastetxeak and have No Comments

Gasteizen iraultza haziak ereiten ari dira!

Pasa den abenduaren 6ean hazi bat erein zen Gasteizeko ikasleen kontzientzietan. Jai Egun arotza izanik, ikasleak Herri Eskoletara bertaratu eta Hezkuntzaren inguruan hitz egiten hasi ziren: hezkuntzak zertarako balio duen, azterketek ze zentzu duten, zergatik aspertzen garen, gure interesak asetzen dituen…

Lehen hazi horrek eman zuen bere kimua eta Hezkuntza Herriarentzat txostena plazaratu zuten Gazteizko ikasleek. Ikastetxe guztietara zabaldu eta ikasle kontzientziak astintzen jarraitu dute geroztik. Baita kimu txiki hori elikatzen jarraitu ere eztabaida ezberdinekin ere.

Laiak eskuan lurra etengabe lantzen, ereiten eta ureztatzen jarraitu beharra dago, biharko egunez kimu berriak jaio eta fruituak eman ditzan. Horretarako datorren martxoaren 3an Gasteizko Gaztetxean zita berri bat dute DBH eta Batxilerreko ikasleek. beraz, animatu eta parte hartu! Zugan dagoen iraultza hazia landuz, Herria askatuko duen eskola berria eraikitzera goaz eta!

Informazio gehiagorako hemen duzue hausnarketa jarraitzeko sortu duten blogaren lotura!

posted by komunikazioa in Albisteak,Ikastetxeak and have No Comments

Hezkuntza arloko murrizketak salatu dituzte Lizarrako Remontibal ikastetxearen irekieran

Urtarrilaren 30ean, astelehena, Nafar gobernuan presidente den Yolanda Barzina eta Lizarrako alkatesa den Begoña Ganuza  Remontibal ikastetxea inaguratzera hurbildu ziren. Honen aurrean, ingurua poliziaz gainezka egon arren (Foruzaingoaren istiluen aurkako furgonetak, Guardia Zibila eta hainbat segurata), 200 ikasle eta irakasle inguru batu ziren ikastetxearen aurrean ongi etorriak ez zirela argi uzteaz gain, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak aurrekontuetan egindako murrizketak gogor salatzeko asmoaz.

Indar polizialek ikastetxeko hesiak itxi zituzten irakasle eta ikasleei sarrera galaraziz, hala ere bertan gogor eutsi zioten aldarrikapenari.

Era berean, 2012. urterako hezkuntza aurrekontua 2010ekoarekin alderatuz %12,5 murriztuko dela gogora ekarrita, mezu bat bidali diote Hezkuntza Sailari: «Zerbitzu publikoak indartzeko momentua da, eta ez ahultzekoa».

posted by komunikazioa in Albisteak,Ikastetxeak and have No Comments

Urretxu eta Zumarragan ere, Ikasle eta Abertzale!

Pasa den astean, urtarrilaren 20an (ostirala) Ikasle Abertzaleen aurkezpenak burutu zituzten Urretxuko eta Zumarragako Lizeo ikastetxean eta Joxe Mari Iparragirre institutuan.


Lizeoan 10etan zuten hitzordua, eta 30 ikasle inguru gerturatu ziren erabilera anitzeko gelara. Institutuan, berriz, 12:25etako jolas-garaian egin zuten aurkezpena, eta 32 ikasle hurbildu ziren. Oro har, ikasleen interesarekin eta harrera onarekin oso pozik agertu ziren hizlariak eta ikasleak eurak.

DBHko eta batxilergoko ikasle batzuei aurkezpen hauek egiteko ideia sortu zitzaien lehenengo hiruhilekoan. Ikastetxeetan ikasle mugimendurik ez zegoela ikusi, eta heziguneetan bizi duten egoera landuko zuten ikasle taldeak sortzeko beharra zegoela iruditu zitzaien. Euskalduntzearekiko eta antolatzeko zailtasunekiko kezkak bultzatu zituen aurkezpenak prestatzera. Beste herrietan ikasle taldeak zeudela jakin eta herrian eredu hori jarraitzea beharrezkoa zela ikusi zen.

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak,Ikastetxeak and have No Comments

Oarsoaldeako gazteen aurkako epaia salatu dute eskualdeko hainbat ikastetxetan

Pasa den 2008an gure eskualdeko 17 gazte izan ziren atxilotuak, epaiketa uztailean eduki ondoren iada iritsi da sententzia. Honek horietako 6ri 6na urteko zigorra ezarri nahi die beste 11en absoluzioa eskatuz. Ireki den une berri honetan, ezin dugu onartu gazteon aurkako horrelako erasorik. Gazteon borrokarako nahia zapuzten saiatzen ari dira, baina argi dagoen bezela ez dute lortu, eta zez dute lortuko! Gatozen belaunaldi berriok ere ez gaude prest horrelako injustizia bat onartzera! IRAULTZA GARAIA DA!

Horregatik gaur osteguna, mobilizazioak burutu ditugu Oarsoladeko hainbat ikastetxetan ( Oiartzunen ostiralean) eta oso jendetsuak izan dira!

Horrez gain ikasle orori helarazi nahi izan diogu asteburu honetan egingo diren mobilizazioen berri, honako hauek dira:

- Ostiraletik igandera Oreretako herriko plazan GUNE ASKEA zabalduko da eta bertan akanpada egingho due hainbat ekimenekin batera : bazkari,afari,asanblada,bideo emanaldia, kontzertuak…..
-Larunbatean eguerdiko 12etan Lartzabalgo biribilgunean elkarretaratzea
-Igandean eguerdiko 12etan ere, Manifestazioa 12etan Lartzabalgo Anbulategitik
posted by komunikazioa in Albisteak,Ikastetxeak and have No Comments

Ikasleok, Hezkuntza murrizketen aurrean gogor erantzun!

*Oharra: Gaur Iruñean murrizketen aurka egin diren mobilizazioetan Polizia Foralak ikasleon aurka kargatu du! Honi buruzko informazio gehiago Iruñerriako Ikasle Abertzaleak orrialdean aurkituko duzue.

Azken urteetan ikasleok izan gara murrizketen auziarekin murrizketa gehien pairatu behar izan dugun Hezkuntzako sektorea. Nafarroako gobernuak Yolanda Barcina buruan, Nafarroako ikasleon kontrako etengabeko murrizketak gauzatzen aritu da, arlo ekonomikotan nahiz hezitzailean.

Arlo ekonomikoan berriki ikusi dugun bezala, diru murrizketa bortitzak aurrera eramaten ari dira. Aurrekari anitz izan genituen aurreko urteetan, hala nola 2010eko aurrekontuetan:  beken-poltsa %6 jaitsi zen, ikastetxe funtzionamendu gastua %7,5 gutxitu, teknologia berrien %26ko murrizpena eman zen… Guztira, 2010etik 2012ra Nafarroko Gobernuak hezkuntzan 140 milioi euroko murrizketa gauzatuko luke.

Neurri hauen ondorioz, aurtengo ikasturtearen hasieran nabarmendu zaizkigu murrizketarik bortitzenak ikasle kolektiboari. Mota askotako adibideak aurki ditzakegu egoera hau adierazteko: ikaskide kopuruaren igoera, askotan maximo legalara helduz edo gaindituz; hautazko ikasgaien kopurua txikitu dute; laguntza klaseak desagertu dira; material eskasia dago askotan heziguneetan; bajen ordezkapen berandutiarrak ematen ari dira; zaintza irakasleen gutxitzea

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ere, ez da egoera honetaz libratzen. 2011ko azken hiruhilekoko diru-laguntzatik, %25ekoa den 4 milioi euroko murrizketa egitera behartu diote. Horrez gain, 2009tik hona, Nafarroako Gobernuak N.U.P.eri ematen dion dirua urtero murrizten ari dio, guztiz kritikoa den egoerara helduz.

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak,Ikastetxeak and have No Comments

IKASLERIAREN AURKAKO ERASORIK EZ!!

Ostiral honetan, urriak 21, Axular ikastetxeko (Santurtzi) bi ikasle ohiei Audientzia Nazionalera joateko zitazioa heldu zaie, bertan epaituak izateko. Duela ia bi urte udaltzainek pankarta bat zela eta bi gazteak identifikatu, ertzaintzaren interbenzioaren bidez “terrorismo goraipatzea´´ leporatuz eta Madrilera bidali zituzten. Horrela azaldu digute egoera Santurtziko Ikasle Abertzaleek.

Ez da lehenengo aldia, gazteriak mota guztietako jazarpenak pairatzen ditugula. Urte luzeetan ezagutu ditugu euskal gazteriaren kontrako operazioak: ikastetxetan lan egiteagatik, beste eredu politiko eta sozialaren alde borrokatzeagatik.

Euskal Herrian gehiengo batek konponbide demokratikoaren alde argiki azaltzen den bitartean behin eta berriro posizio inmobilistetatik gazteriaren kontra, bereziki, egiten dute. Gazte garen heinean etorkizuna gure esku dago. Herri honetan ezinbestez garatu behar den prozesu demokratikoan parte aktiboa izan behar dugu: gatazka politikoa behin betiko konpon dadin, gutxiengo demkratikoak ezar daitezen eta euskal herritar guztientzat eskubide guztiak aitortu eta errespetatu.

Beraz hemendik ere, ikasle ohiei eta oro har gazte mugimenduak sufritzen duen jazarpenaren aurrean gogor erantzutera eta salatzera deitzen zaituztegu. Gure elkartasunik beroena adierazteko eta gazteri libre eta regalaren beharra aldarrikatzeko honako deialdiak luzatzen ditugu. Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak,Ikastetxeak and have No Comments