‘25 URTE’ Ataleko sarrerak

Hainbat gazte talderekin sortzen ari garen Ikasle Diskak abesti berria du. Kasu honetan On taldearen “Euskal Herria hezkuntzatik eraikiz” kantua bertsionatu digu Eratu taldeak. Ikusi aurrerapen irudiak:

Etiketak: 25 URTE, Info

Urteak dira Oarsoaldeako ikasleak ikasturte amaieran Ikasle Egunak antolatzen dituztela. Aurten ere, deialdia ezin falta eta egun osoko Ikasle Eguna antolatu dute Oiartzunen. Poteoa, ekitaldia, afaria eta jai giroa animatzeko kontzertuak prestatu dituzte ekainaren 8rako.

Etiketak: 25 URTE, Ertainak, Gipuzkoa, Info

25. urteurrenaren harira hainbat gazte talderekin sortzen ari garen bildumako kantu berria bertsionatu du Runbagerrilla-k. Gasteizko taldeak Ze Esatek-ek Amurrioko 2010eko Ikasle Egunerako sortutako “Bildu, erabaki, borrokatu!” kantuaren moldaketa berritua egin du. > Argazki galeria

Etiketak: 25 URTE, Bestelakoak, Info

Arrasateko SHOT grabazio estudioan izan da Pentatonix Folk taldea 25. urteurreneko Ikasle Diska proiektuan parte hartzen. Pentatonix Folk taldeak 2008an izan zen IAren 20. urteurrenerako Anger taldeak sortutako “Iraultza haziak” kantua bertsionatu du. Hona hemen aurrerapentxo bat.

Etiketak: 25 URTE

Ikasle Eguna antolatu du Bilboko Ikasle Abertzaleak-ek datorren maiatzaren 24rako. LOMCEren kontra eta herritik eta herriarentzako eskola baten aldeko mobilizazio eguna deitu dutela baliatuz, egun osoko planteamendua osatu dute.

Aurten ere Bergarako ikasleek herriko jaien egitarauaren baitan ikasle eguna antolatu dute. Aurten, “ikasle bazkarixa” egin eta Trikitilari elektrotxaranga ekarri dute.

Etiketak: 25 URTE, Ertainak, Info

Arabar Errioxako Ikasle Abertzaleak-ek urtero egin ohi duen Ikasle Egunaren harira, aurten, eguna iragarriko duen kartela lehiaketa bidez aukeratzea proposatu dute. Kartelak izan beharreko hainbat baldintza zehaztu dituzte. Horien artean, maiatzaren 31rako entregatzeko epea errespetatzea izan da.

Etiketak: 25 URTE, Ertainak, Info

Ez-ohiko dozenaka ikaslerekin batera aurkeztu dugu Ikasle Abertzaleak-en 25. urteurrena, Urduñan. Bertan dinamika guztian zehar baliatuko dugun olerkia irakurri eta euren bizipenetatik hasita ospakizun dinamika guztia aurkeztu dute Marian Beitialarrangoitiak, Azaitz Gartziak, Garbiñe Urrak eta Aitzol Gandiagak.

Etiketak: 25 URTE, Info

25 urtetako ospakizun dinamika guzti hau Ikasle Abertzaleak-eko kide izandako ez-ohiko ikasleekin eraiki nahi dugu. Izan dugun lehenengo ekarpena Ainhoa Mendibil-ena izan da. Berak sortu digu poesia. Jantzia Unai Bergara-k jarri dio diseinu paregabe honekin.

Etiketak: 25 URTE, Info
  • Artxiboa