‘International – Nazioartea’ Ataleko sarrerak

Ikasleon nazioarteko eguna dugu gaur, 1939ko azaroaren 17an armada Naziak Pragako Unibertsitateari egindako erasoaren egun berean. Egun batzuk lehenago, naziek, Jan Opletal hil zuten manifestaldi batean eta hori salatzeko egindako ekintzen ondorioz, ikasle mugimenduko 9 ordezkari erail eta beste 1200 ikasle kontzentrazio-esparruetara bidali zituzten. Baina aski dakigunez, hori ez zen izan ikasleon kontrako eraso isolatu bat, ikasleon historia errepresioz jositako historia baita. Unibertsitateen sorreratik eta hezkuntza sistema burgesa sortu zen   Read More ...

Errepresioa gobernuek hartzen dituzten akzio erregulatzaile posibleetatik bat da, jardunean dauden botereen aurka altxatzen diren banako edo taldeen kontrakoa. Espainiar Estatuaren estrategia nagusiki errepresiboa izan da betidanik, errepresio estatala biolentzia politikoko forma erabilienetarikoa izanik. Errepresio hau ikasleriaren aurka ere zuzentzen da, ikasleria kriminalizatuz, beldurtuz eta desaktibatuz. Baina estatu espainiar eta frantsesak, estatu kapitalista guztiek bezala, ez dute errepresioa euskal ikasleriaren aurka soilik zuzentzen, herri zapalduetako langile iraultzaile ororen aurkako erasoak gestionatu   Read More ...

1948ko maiatzaren 15ean David Ben Guironek Israelgo estatuaren sorrera aldarrikatu zuen. Geroztik estatu sionistaren erasoak amaigabeak izan dira Palestinar herriaren aurka: okupazio ilegalak, genozidio masiboak, kartzelaratzeak, apartheida, palestinarren etxeen suntsipena, kaleratzeak, mehatxuak, arrazismoa eta nola ez, manipulazioa. Gure kide palestinarrentzat egun hori Al Nakba eguna da, hau da, hondamenaren hasieraren eguna. Estatu Israeldarrak, estatu kapitalista eta inperialista gisa, bere gainegitura osoa martxan jarri zuen egitura ekonomikoa mantentzeko, eta gaur egun   Read More ...

Kapitalismo neoliberala bere irabaziak maximizatzen saiatzen ari da etekin ekonomikoa lortzeko potentzialitatea daukaten zerbitzu publikoak pribatizatuz, kapitalaren metaketarekin jarraitzeko merkatu berrien irekiera behar baitu. Horregatik, hezkuntzaren – eta batez ere unibertsitateen –pribatizazioaren aldeko apustua egiten du Espainiar Estatu kapitalistak, Europar Batasun neoliberalaren erritmoek markatuta. Testuinguru honen aurrean, Països Catalanseko Ikasle Mugimenduak ikasleak antolatu eta mobilizatuko ditu herri subiranotasuna praktikara eramanez. Gaur egun, Estatu Espainiarrak zapaltzen dituen nazio desberdinen unibertsitate publikoek   Read More ...

IMC TV Bekir eta Mehmet Dursan kateko kazetariek argitu dute kasua: “ez da enfrentamendu bat izan, sarraski bat izan da; odol hotzean eginiko erailketak.” Turkiako indar polizialak 12 ikasle kurdu erail ditu Edremiten (Wan). 12 ikasle elurretan botata eta polizia turkoa, goitik behera armaturik, haien inguruan. Turkiako gobernuak zabaldutako irudiei erantzun die PKK eta tropa turkoen arteko enfrentamendu armatu baten emaitza izan dela esanez. Hortik gutxira gobernuaren bertsioa deseraikitzen joan   Read More ...

Azaroaren 17an, ikasleon nazioarteko egunean, Forum To Fight aurkeztu dugu Euskal Herrian. Helburu nagusia hezkuntzan jasotzen ari garen eraso neoliberal, patriarkar eta inperialistei aurre egiteko europan koordinatzea da. ‘Educación del pueblo #ParaLosPueblos’ plataformak deitu du 2016ko otsailaren 26, 27 eta 28an Aiaraldean izango den europako ikasle foro hau. Informazio guztia biltzeko eta hedatzeko web orria jarri da martxan eta kontuak zabaldu dira sare sozialetan Forumtofight.org | Twitter |  Facebook     Read More ...

Azaroaren 10ean asteartea, 3 gazte galego epaituko dituzte Alberto Nunes Feijók  Santiago de Compostelako unibertsitatean egindako agerraldiaren aurkako protesta batean parte hartzea egotzita. Alberto Nunes Feijó Galiziako Xuntako presidentea da, Galizian egindako hezkuntza erreformen arduradun nagusia eta LOMCE bertan aplikatzearen aldeko bultzatzaileetako bat. Leporatzen zaizkien delituak lesioak eta desorden publikoa dira. Kondena eskaera 3 urtekoa da bakoitzarentzat, guztira 9 urteko kartzela zigorra, isun ekonomikoaz gain. Zentzugabekeria hutsa den eskaera, faltsua   Read More ...

Rodrigo de la Vega Mexikarra “Dignificar la história I: Las Fuerzas de Liberación Nacional y la guerra fría en México (1969-1974)” izeneko liburua aurkezten izan da gurean pasaden astean. De la Vega La Casa de Todos y Todas izeneko erakundearen partez etorri da eta Mexikoko historia gertu gertutik ezagutzeko aukera eskaini digu. Alde batetik, 3 atal izango dituen bildumaren lehenengo liburu hau, Mexikon 1969 eta 1974. urteen artean jasandakoa ezagutzeko   Read More ...

Irailaren 26an urte bat egin zuen Mexikoko Ayotzinapako 43 ikasle desagertu zirenetik herri mobilizazio baten testuinguruan. Desagerpen hauek kasu bat besterik ez dira, urte hauetan Mexikon desagertuak milaka izan baitira. Desagerpen gehienak kapitalismoak sortutako probreziak sortutako narkotrafikoaren aitzakipean izan dira. Euskal Herritik Mexikoko Gobernu kapitalista hiltzailea salatu dugu ikasleok desagerpen honen lehen urteurrenean hainbat hezigunetan kasu konkretu hau azaleratuz. Bestalde, Mexikon memoria historikoa eta gatazka lantzen duen ‘La casa de   Read More ...

Iruñerriko Herri Mugimenduko hainbat eragile (Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, Askapena, IruñHerriko Harresia eta Sortzen) uztailaren 12an “Mugi Herri Mugimenduarekin” eguna antolatu genuen Iruñeko San Ferminetan. Bertan, internazionalismoa epaitu nahi duten testuinguru honetan, batasunaz Askapenari elkartasuna adierazi eta Euskal Herria internazionalista aldarrikatu genuen.

  • Artxiboa