‘International – Nazioartea’ Ataleko sarrerak

Rodrigo de la Vega Mexikarra “Dignificar la história I: Las Fuerzas de Liberación Nacional y la guerra fría en México (1969-1974)” izeneko liburua aurkezten izan da gurean pasaden astean. De la Vega La Casa de Todos y Todas izeneko erakundearen partez etorri da eta Mexikoko historia gertu gertutik ezagutzeko aukera eskaini digu. Alde batetik, 3 atal izango dituen bildumaren lehenengo liburu hau, Mexikon 1969 eta 1974. urteen artean jasandakoa ezagutzeko   Read More ...

Irailaren 26an urte bat egin zuen Mexikoko Ayotzinapako 43 ikasle desagertu zirenetik herri mobilizazio baten testuinguruan. Desagerpen hauek kasu bat besterik ez dira, urte hauetan Mexikon desagertuak milaka izan baitira. Desagerpen gehienak kapitalismoak sortutako probreziak sortutako narkotrafikoaren aitzakipean izan dira. Euskal Herritik Mexikoko Gobernu kapitalista hiltzailea salatu dugu ikasleok desagerpen honen lehen urteurrenean hainbat hezigunetan kasu konkretu hau azaleratuz. Bestalde, Mexikon memoria historikoa eta gatazka lantzen duen ‘La casa de   Read More ...

Iruñerriko Herri Mugimenduko hainbat eragile (Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, Askapena, IruñHerriko Harresia eta Sortzen) uztailaren 12an “Mugi Herri Mugimenduarekin” eguna antolatu genuen Iruñeko San Ferminetan. Bertan, internazionalismoa epaitu nahi duten testuinguru honetan, batasunaz Askapenari elkartasuna adierazi eta Euskal Herria internazionalista aldarrikatu genuen.

  Adierazpena: Espainiako Auzitegi Nazionalak azkenik, jakinarazi du Askapenaren aurkako epaiketaren data. Datorren urriaren 19tik azaroaren 2ra, Askapena bera, Askapeña konpartsa, Herriak Aske eta Elkar Truke elkarteen ilegalizazio eskaerez gain, Aritz, Unai, David, Gabi eta Walterrentzat seina urteko gartzela zigorra eskatzen dute. Injustizia berri honen aurrean, auziperatu, militante internazionalista, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekintzaile, herri mugimenduko kideak eta han eta hemengo borrokalariak elkartu gara, HERRIAK LIBRE izendatu dugun dinamikaren   Read More ...

Iaz asko izan ziren BDZ (Israeli boikota, desinbertsioak eta zigorrak) kanpainari atxikitzeko mozioa sinatu zuten Ikasle Kontseilu eta ikasle eragileak. Aurten, kopuru hori igotzeko helburua jarri genuen eta hala egin dugu. Al-Nakba egunaren harira euskal ikasleok aurrerapausu bat eman dugu borroka internazionalistan. Izan ere, Bilboko unibertsitateko hainbat eragilek Israeli boikota egiteko hautua egin dute, horretarako elkarrekin mozio bat sinatuta. Bestalde, Ibaetako Fihezi fakultatean ere sinatu da BDZ mozioa. www.yallah-eh.org web orriko   Read More ...

Leire Azkargorta (Ikasle Abertzaleak), Saioa Iraola (Bilgune Feminista), Iñigo Leza (Fracking Ez!), Nestor Esteban (Euskal Herrian Euskaraz), Martxelo Alvarez (Ahaztuak 1936-1977), Amaia Nicolas (Sare Antifaxista), Patrizia Muñoz (Elkartzen) Pasa den otsailaren 14an, auziperatuekin batera aurre egin beharko dioten epaiketaren gaineko irakurketa egin zuen publiko Askapenak. Beste behin ere, Estatu Espainolak, bere ilegalizazioa bilatuz, herri mugimenduko eragile bat jarri du bere jo puntuan eta beste modu batera izan ezin den bezala,   Read More ...

HEZKUNTZA HERRITAR BATEN ALDE, 3+2ri EZ! Educación del Pueblo y Para los Pueblos plataforma internazionalistatik gure jarrera eta proposamena plazaratu nahi ditugu, Espainiako Gobernuak aurrera eraman nahi duen erreformaren aurrean (3+2 edo “Ley Wert” delakoa), unibertsitateko graduen berregituraketari dagokiona. Lehenik eta behin, dinamika hau osatzen dugun ikasle antolakunde guztiok erreforma horrekiko erabateko kontrakotasuna adierazi nahi dugu. Hasteko, 3+2ak unibertsitateko graduen iraupena eta izaera moldatzea planteatzen du, eta ondorioz lau urteko   Read More ...

Aste honetan, #ParaLosPueblos-#Herrientzat dinamikako antolakundeek hitzaldiak eskainiko dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Honakoak dira hitzorduak: Otsailak 11 Bilbo: SEIRA 19:00 ZIRIKA herri gunean Otsailak 12 Gasteiz: SEPC (17:00 HALA BEDI tabernan) Donostia:   YESCA (14:30 FIHEZI-ko 0.6 gelan) Iruñea: LIGA ESTUDIANTIL GALEGA (18:00 NUPeko 07 gelan)  

2013an bizi osorako kartzela zigorra ezarri zion Marokok Saharako Hassanna Aaliari 2010ean Saharako ‘Duintaunaren Kanpamenduan’ parte hartzeagatik. Gaztea Euskal Herrira etorri eta bertan geratzea erabaki zuen, asilo politikoa eskatuz. Ordea, asilo politikoa denegatu dio espainiar estatuak. Hori dela eta, ‘Hassana Libre’ mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu ikasleok. Euskal ikasleria zurekin dago Hassanna! Sahara LIBRE! Albistea eta deialdiak Topatu.info-n  

Espainiar Estatuko gobernuak eskatuta, Tribunal Konstituziogileak Kataluniako kontsulten legea suspenditu zuen. Horrela, lehen pausoa eman zuten Herri Katalanen gehiengoak exijitutako independentziaren inguruko herri galdeketa debekatzeko. Oker dabiltza herri oso baten borondatea auzitegi batek geldituko duela pentsatzen badute. Espainiar Estatuak, gutxiengo bat den elite baten mesedetara dagoen egitura juridiko bezala, behin eta berriz adierazten du bere izaera antidemokratikoa. Herrialde Katalanetako Kataluniako herritarrek argi adierazi dute aurtengo Diadan zein den euren borondatea:   Read More ...

  • Artxiboa