‘Bizkaia’ Ataleko sarrerak

Udan hasi zitzaizkien heltzen isunak martxoko Herri Unibertsitatean San Mamesetik desalojatuak izan ziren ikasleei. Segurtasun sailak eginiko Mozal Legearen aplikazioak guztira 24.535€-ko zigor ekonomikoa ekarri du Bilboko ikasle mugimenduarentzat hezkuntza herrikoi baten alde lan egiteagatik. Hala ere, egoera zailenen aurrean beti erantzun indartsu bat eman behar da eta dagoeneko #HUMozalikEz dinamikarekin Herri Unibertsitatearen aldeko aldarria indartzen ari da errepresio oro gainetik kenduz. Bide horretan jarraitzeko ikasturteko lehen ostegun honetan ELKARTASUN   Read More ...

Etiketak: Bizkaia

Ikasturte berriari ekiteko unea heldu da. Urtez urte nabariagoa da sistema kapitalista-patriarkalak ikasleongan eragiten duen zapalkuntza, geroz eta jasangaitzagoa delako inposatu diguten hezkuntza sistema honen zama. Isilik nahi gaituzte, burumakur, belauniko, obediente. Baina ikasleok ez gaude euren nahiei men egiteko prest. Iazko Bilgune Prozesuan nondik gatozen argi ikusi eta nora goazen erabaki genuen. Europa eta espainiar mailako erasoei aurre egiteko, ikasle sarea indartu genuen forum to fighten eta para los   Read More ...

Aurten, urtero bezala, selektibitatea eta baxoa bezalako azterketak irenstera behartzen gaituzte. Orri baten aurrean jarri eta urte oso batean zehar “ikasitako” edukiak bota beharko ditugu. Azterketa sistema hau pedagogikoki atzerakoia izateaz gain, ez ditu ikasleon baldintza minimoak bermatzen, eta kasu askotan euskaraz ikasteko eskubideak ere urratzen ditu. Madril eta Parisetik inposatutako curriculum arrotz bat lantzera behartuak egonik. Curriculum arrotz hauek, sistema kapitalista patriarkalaren mesedetara diseinatutako estrategia bati erantzuten diote, ikasleok,   Read More ...

Ikasleria ere langile klasearen zati dela aldarrikatuz eta zapalkuntzen jatorri den sistema kapitalista patriarkalaren aurka eginez, igandean Euskadi Plazatik 18:00etan hasiko den Maitzak 1 Egin-en manifestaziora deitzeko dinamika bateratua burutu dute Bilboko unibertsitateetako eta ertainetako Ikasle Abertzaleek: [IRAKURKETA] Krisi estrukturalean dagoen kapitalismoak eraso berri bat egin du langile klasearen interesen aurka eta bere aberastasunaren metaketaren logikaren defentsan. FMI, Munduko Bankua, OTAN bezalako erakundeek eta multinazionalen interesak defendatzen dituzten beste presio taldeek   Read More ...

[Irakurketa] IKASLEON AURKAKO ERASORIK EZ! Hasteko eta behin, irakurketa honen bitartez Leioako EHU-ko kanpusean atzo goizean atxilotuak izan ziren bost kideren absoluzioa galdegiten dugu, jakin baitakigu Ertzaintza karguak irekitzekotan dagoela, autoritateari atentatua eta antzeko delituak egotzita. Bestalde, Ikasle Mugimendua azken hilabeteetan bereziki baina baita ere modu sistematikoan jasaten ari den jazarpen poliziala zein sistemikoa (eskutik helduta doazenak eta elkarrengandik askatu ezin direnak) gaitzetsi nahiko genituzke eta baita  lotzen gaituzten kateak   Read More ...

1. PROTESTA 2. PROTESTA   Leioako Ikasle Abertzaleaken oharra: Sei urte dira Bologna prozesuaren bidez urte askoan ikusi gabeko unibertsitateen merkantilizazio prozesu basatienari bidea ireki ziotenetik. Ez zen kasualitatea izan unibertsitateei gelditzen zitzaien proiekzio sozial apurra erabat deuseztatu eta sistemaren mesedera lan egiteko gune huts bilakatzea, ikasleok prozesu horren aurrean irmoki altxatzea ere kasualitatea izan ez zen bezala. Ordutik hona, hezkuntzan egiturazko aldaketak egiteko bidean sakontzen jarraitu dute, ikasleok merkantzia   Read More ...

| Balorazio Nazionalaren gako nagusiak | Adierazpen honen bidez Ikasle Abertzaleak antolakundearen izenean martxoaren 17ra arteko dinamiken eta eguna beraren bidez sortu diren baldintzen balorazio nazionalaren gako nagusiak plazaratu nahi ditugu. Hasteko, hainbat eskualdetan eztabaidak eta herri eskolak egin, eta ondoren kalera atera diren ehunka ikasle zoriondu nahi ditugu. Aipamen berezia eginez Baxoa euskaraz izatea aldarrikatzeko kalera atera diren Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleei. Jarraitzeko, kapitalaren komunikabideek gure aldarrikapenak ezkutatu   Read More ...

Malcom X: “Komunikabideekin adi ez bazaude, zapaldua gorrotatzera eta zapaltzailea maitatzera heldu zaitezke.” Titular guztiak ikasleoi buruz dira, baina gutxiengoak jasotzen du ikasleon hitza. Egunero hamaika eratan biolentzia erabiltzen duen sistema kapitalista-patriarkarraren interesei erantzuten dieten komunikabide (El Correo, EITB, Diario De Navarra…) eta alderdi politikoek (PNV/Geroa Bai, PP/UPN, PSOE…), 15.000 ikasleon ahotsa ezin isilduz, gure hitza kriminalizatzeko hautua egin dute. ESKERRAK. Kontrakoa kezkagarria izango litzateke. Bide onetik goazenaren seinale! Bestalde,   Read More ...

Hamaika TB: “Martxoaren 17ko ikasle mobilizazio egunaren harira, hezkuntzaren erradiografia egiten saiatu gara. Ikasle gazteekin izan gara euren protesten inguruan sakontzeko: erreformak, pribatizazioa, unibertsitatera sartzeko traba ekonomikoak, prezio altuak, euskaraz ikasketa guztiak burutzeko arazoak, Nafarroako egoera, Ipar Euskal Herriko ikasleen trabak EHUn ikasteko, ikasketa batzuei ematen zaien balioa eta beste batzuek duten balio baxua… Horri buruz eta beste aritu gara.”

Martxoaren 17an ikasle mobilizazio eguna izango da Euskal Herrian. [Hona hemen irakurketa]

  • Artxiboa