‘Iparralde’ Ataleko sarrerak

Ikasturte berriari ekiteko unea heldu da. Urtez urte nabariagoa da sistema kapitalista-patriarkalak ikasleongan eragiten duen zapalkuntza, geroz eta jasangaitzagoa delako inposatu diguten hezkuntza sistema honen zama. Isilik nahi gaituzte, burumakur, belauniko, obediente. Baina ikasleok ez gaude euren nahiei men egiteko prest. Iazko Bilgune Prozesuan nondik gatozen argi ikusi eta nora goazen erabaki genuen. Europa eta espainiar mailako erasoei aurre egiteko, ikasle sarea indartu genuen forum to fighten eta para los   Read More ...

Aurten, urtero bezala, selektibitatea eta baxoa bezalako azterketak irenstera behartzen gaituzte. Orri baten aurrean jarri eta urte oso batean zehar “ikasitako” edukiak bota beharko ditugu. Azterketa sistema hau pedagogikoki atzerakoia izateaz gain, ez ditu ikasleon baldintza minimoak bermatzen, eta kasu askotan euskaraz ikasteko eskubideak ere urratzen ditu. Madril eta Parisetik inposatutako curriculum arrotz bat lantzera behartuak egonik. Curriculum arrotz hauek, sistema kapitalista patriarkalaren mesedetara diseinatutako estrategia bati erantzuten diote, ikasleok,   Read More ...

Malcom X: “Komunikabideekin adi ez bazaude, zapaldua gorrotatzera eta zapaltzailea maitatzera heldu zaitezke.” Titular guztiak ikasleoi buruz dira, baina gutxiengoak jasotzen du ikasleon hitza. Egunero hamaika eratan biolentzia erabiltzen duen sistema kapitalista-patriarkarraren interesei erantzuten dieten komunikabide (El Correo, EITB, Diario De Navarra…) eta alderdi politikoek (PNV/Geroa Bai, PP/UPN, PSOE…), 15.000 ikasleon ahotsa ezin isilduz, gure hitza kriminalizatzeko hautua egin dute. ESKERRAK. Kontrakoa kezkagarria izango litzateke. Bide onetik goazenaren seinale! Bestalde,   Read More ...

Hamaika TB: “Martxoaren 17ko ikasle mobilizazio egunaren harira, hezkuntzaren erradiografia egiten saiatu gara. Ikasle gazteekin izan gara euren protesten inguruan sakontzeko: erreformak, pribatizazioa, unibertsitatera sartzeko traba ekonomikoak, prezio altuak, euskaraz ikasketa guztiak burutzeko arazoak, Nafarroako egoera, Ipar Euskal Herriko ikasleen trabak EHUn ikasteko, ikasketa batzuei ematen zaien balioa eta beste batzuek duten balio baxua… Horri buruz eta beste aritu gara.”

Martxoaren 17an ikasle mobilizazio eguna izango da Euskal Herrian. [Hona hemen irakurketa]

Ohar honen bidez Euskal Herriko ikastetxetako, lanbide heziketetako eta unibertsitatetako ikasleriari martxoaren 17an kalera ateratzera deia egin nahi diogu. Guztioi eragiten digun egoeraren aurrean altxatzera, ezkutuan aurrera doazen erasoei aurre egitera, aldaketa sakonei bide ematera eta zapalduon askapenaren mesedera dagoen hezkuntza eraikitzera! Espainiar estatuko hauteskundeen zurrunbilo mediatikoaz baliatuta, Uriarte eta bere gobernua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan LOMCE ezkutuan aplikatzen ari dira, Heziberri 2020 izeneko legearen bidez. Komunikabideei errebalidak egingo ez   Read More ...

Apurtzeko eraiki, eraikitzeko apurtu. Aldarrikapen honekin hasi genuen ikasturtea ikasle iraultzaileok. Izan ere, Euskal Herri Langilearen, zapalduon eta gure askapenaren mesedera egongo den hezkuntza eredua eraiki ahal izateko ezinbestekoa dugu LOMCE, EU2015, 3+2 edota frantziar gobernuak Ipar Euskal Herriko eskoletan inposatzen duen eredu arrotza apurtu eta indargabe uztea. Ez hori bakarrik, egungo hezkuntza eredua ere apurtzea beharrezkoa da: nazio bezala ukatzen gaituena, guztiok euskalduntzeko balio ez duena, genero dikotomikoetan hezi   Read More ...

Unibertsitatera joan ahal izateko Baxoa aprobatzera beharturik gaude ikasleok Ipar Euskal Herrian. Selektibitateak eta Baxoak funtzio bera betetzen dute, zapalkuntza berdinak inposatuz. Hala ere, Baxoa frantsesez egitera beharturik gaude, urteetako borrokaz matematika, historia eta geografiako azterketak izanik euskarazko bakarrak. Baxoa euskaraz kolektiboak, Seaskak eta Bernart Etxepare lizeo euskaldunak elkarretaratzea deitu dute 12.30ean Baionako Cassin azterketa zentroaren aurrean; eskola euskaldunaren bidean Baxoa euskaraz egiteko eskubidea izateko. Ikasle Abertzaleak bat gatoz euskaraz   Read More ...

Etiketak: Ertainak, Iparralde

Etiketak: Ertainak, Info, Iparralde

Agiri honen bidez, Baxoa Euskaraz taldeak jakinarazten dizue otsailaren 28an Parisen eginen duen ekintza sinbolikoa gibelatzen duela. Hezkunde nazionaleko ministroa den Vincent Peillonek, gutun bat helarazi digu gure aldarriari eza emanez, hau da, bere hitzetan baxoa euskaraz ezin da pasa. Bestalde, sustengu eskasa eta kezkak nabarmendu dira azken aste hauetan. Hori dela eta, erantzun ezezkor honen aurrean, denbora gehiagoren hartzea erabaki du taldeak helburuak eta eginbeharrak zehazteko. Eztabaida luzeak eraman   Read More ...

Etiketak: Ertainak, Info, Iparralde
  • Artxiboa