‘Iparralde’ Ataleko sarrerak

Kazeta.infok aditzera eman duenez Etxepareko ikasleek eta Euskal Herrian Euskarazek ekimena egin dute Baxoa euskaraz egin ahal izateko.

Etiketak: Ertainak, Info, Iparralde

Etiketak: Ertainak, Info, Iparralde

Baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Seaskako hainbat ikaslek Baionako Alderdi Sozialistaren egoitzaren aurrean. Parodia baten bidez, baxoa egiten zegoen gela bat antzeztu dute, bandera frantsesaren koloretako maskarak jantzita. Ekimenaren ostean, Bernat Etxepare lizeoan bildu dira 50 ikasle inguru, ikasketa prozesu guztia euskaraz egiteko duten eskubidea aldarrikatuz elkarretaratze baten bidez.

Etiketak: Ertainak, Info, Iparralde

Ez da aurtengo kontua, urteak daramatzate Euskal Herri kontinentaleko ikasleek borrokan! Baionako Bernat Etxepare institutoko ikasle mugimendua abian da! Aurtengoan ere oztopoak baino ez dituzte aurkituko baxoa euskaraz egiteko orduan. Hori dela eta, otsailaren 2an hasita Seaskarekin batera mobilizazioak burutu zituzten. Klikatu irakurri zen agiria! Hizkuntza eskubidearen urraketa larria da aurrez aurre ageri zaigun honakoa. Txikitatik euskaraz ikasi ostean,  honako  azterketa frantsesez egitera behar dituzte. Iaz Bordaleko errektoreari gutun bat   Read More ...

Etiketak: Info, Iparralde

Egutegietan gorriz markatuta ageri zaizkigu hainbat egun, gure herriaren ukazioa eta honen asimilazioa bermatzeko helburuarekin. Egun asko dira, ezberdinak beraien izatean eta arrazoietan, baina helburu berari so daude denak. Egun Euskal Herrian bizi dugun zatiketa admintratiboak bezala, egutegiak ere Euskal Herria nortasun arrotzen baitan errotzea eta zatiketa horretan sakontzea du xede.  Horren erakusle da pasa den azaroaren 11 bera ere, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan ospatzera behartzen dituzten jai egun   Read More ...

Etiketak: Info, Iparralde

Bi urtetan entzundako mehatxua iritsi da! Ekainaren 8, 9 eta 10ean, Euskal Herriko unibertsitateetan sistema basati eta atzerakoi baten bitartez etiketatuak izango dira euskal ikasleak. Azken bi urteetan ikasitako guztia oka bota beharko dute izugarrizko presioarekin. Frantzian naiz Espainian adostutako edukiak ikasi dituztela demostratu beharko dute, orain arte nahikoa egin ez balute bezala; eta gainera ezagutzen ez dituen irakasle baten gain utzi ebaluazioa, baita azterketa bera hizkuntza arrotzean egin ere.   Read More ...

Etiketak: Info, Iparralde

Baxoa euskaraz egiteko eskubidea bermatua izan dadin eskatu diote Bernat Etxepare Lizeoko ikasleek Hezkuntza Akademiako Errektoreari. Ikasketa guztiak euskaraz egin ostean Baxoa frantsesez egin beharrak kalte egiten dietela azaldu dute ikasleek. Hizkuntza Eskubideen Behatokiko eta Seaskako ordezkariek beren atxikimendua adierazi diete eta bat egin dute eskariarekin. Irudian, Lizeoko bi ikasle ikus ditzakegu eskakizuna azaltzen duen gutuna entregatzen. Albiste honi buruzko informazio gehiago kazeta.infoko berri honetan.

Etiketak: Info, Iparralde
  • Artxiboa