‘Nafarroa’ Ataleko sarrerak

Ikasturte berriari ekiteko unea heldu da. Urtez urte nabariagoa da sistema kapitalista-patriarkalak ikasleongan eragiten duen zapalkuntza, geroz eta jasangaitzagoa delako inposatu diguten hezkuntza sistema honen zama. Isilik nahi gaituzte, burumakur, belauniko, obediente. Baina ikasleok ez gaude euren nahiei men egiteko prest. Iazko Bilgune Prozesuan nondik gatozen argi ikusi eta nora goazen erabaki genuen. Europa eta espainiar mailako erasoei aurre egiteko, ikasle sarea indartu genuen forum to fighten eta para los   Read More ...

Aurten, urtero bezala, selektibitatea eta baxoa bezalako azterketak irenstera behartzen gaituzte. Orri baten aurrean jarri eta urte oso batean zehar “ikasitako” edukiak bota beharko ditugu. Azterketa sistema hau pedagogikoki atzerakoia izateaz gain, ez ditu ikasleon baldintza minimoak bermatzen, eta kasu askotan euskaraz ikasteko eskubideak ere urratzen ditu. Madril eta Parisetik inposatutako curriculum arrotz bat lantzera behartuak egonik. Curriculum arrotz hauek, sistema kapitalista patriarkalaren mesedetara diseinatutako estrategia bati erantzuten diote, ikasleok,   Read More ...

ATXILOTUAK ASKATU! ERREFORMARI EZ! Gaurko egunean, errektoradutzak erreforma bat onartzen zuen. Erreforma honek, unibertsitatearen pribatizazio eta elitizazioa zuen helburu. Erreforma honek puntu nagusiak, ingenieritza eta ekonomiakoak, seihileko matrikula zuten karera bakarrak, urteko matrikula bihurtzea zen. Aldi berean, suspenditutako ikasgaietan jarraian matrikuatzera behartzen zintuen. Eta hizkuntzen transbertsalitatearen bidez, euskerari zuzeneko erasoa egiten zion, hainbat ikasgai desagertaraziz. Erreforma hau ezkutuan eraman da hasieratik. Honen berri izan bezain laster, ikasleok antolatu ginen erreforma   Read More ...

Badirudi D eredura joatea zigor bat dela, 280 ordu gehiago ematen dituzte; herrietako jendeak etxera bueltatzeko garraioa ordaindu behar du, Lodosako kasuan esaterako, 500-600€ ordaintzen ditu pertsona bakoitzak urte batean; selektibitatean azterketa bat gehiago dute eta berdin balio du; eta guzti hau? Ezerren truke. Nafar gobernuari eskaerak urtero egiten zaizkio egoera honekin bukatzeko baina beti ezezkoa jasotzen da. Horregatik gaur, D ereduko batxilergoko ikasleak egoeraz nazkatuta, ikastetxeko atean kateatu dira.   Read More ...

Etiketak: Ertainak, Nafarroa

| Balorazio Nazionalaren gako nagusiak | Adierazpen honen bidez Ikasle Abertzaleak antolakundearen izenean martxoaren 17ra arteko dinamiken eta eguna beraren bidez sortu diren baldintzen balorazio nazionalaren gako nagusiak plazaratu nahi ditugu. Hasteko, hainbat eskualdetan eztabaidak eta herri eskolak egin, eta ondoren kalera atera diren ehunka ikasle zoriondu nahi ditugu. Aipamen berezia eginez Baxoa euskaraz izatea aldarrikatzeko kalera atera diren Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleei. Jarraitzeko, kapitalaren komunikabideek gure aldarrikapenak ezkutatu   Read More ...

Malcom X: “Komunikabideekin adi ez bazaude, zapaldua gorrotatzera eta zapaltzailea maitatzera heldu zaitezke.” Titular guztiak ikasleoi buruz dira, baina gutxiengoak jasotzen du ikasleon hitza. Egunero hamaika eratan biolentzia erabiltzen duen sistema kapitalista-patriarkarraren interesei erantzuten dieten komunikabide (El Correo, EITB, Diario De Navarra…) eta alderdi politikoek (PNV/Geroa Bai, PP/UPN, PSOE…), 15.000 ikasleon ahotsa ezin isilduz, gure hitza kriminalizatzeko hautua egin dute. ESKERRAK. Kontrakoa kezkagarria izango litzateke. Bide onetik goazenaren seinale! Bestalde,   Read More ...

Hamaika TB: “Martxoaren 17ko ikasle mobilizazio egunaren harira, hezkuntzaren erradiografia egiten saiatu gara. Ikasle gazteekin izan gara euren protesten inguruan sakontzeko: erreformak, pribatizazioa, unibertsitatera sartzeko traba ekonomikoak, prezio altuak, euskaraz ikasketa guztiak burutzeko arazoak, Nafarroako egoera, Ipar Euskal Herriko ikasleen trabak EHUn ikasteko, ikasketa batzuei ematen zaien balioa eta beste batzuek duten balio baxua… Horri buruz eta beste aritu gara.”

Martxoaren 17an ikasle mobilizazio eguna izango da Euskal Herrian. [Hona hemen irakurketa]

| IRUÑERRIA | | NUP | | LIZARRA | Lizarrako Ikasle Abertzaleok, hezkuntza erreformen ondorioz, bereziki, guri une honetan gehien eragiten digunaren ondorioz, hau da, LOMCE dela eta, greba egiteko asmoa azaleratu nahi dugu. Greba ostegun honetan izanen da, 17an. Eguna hurrengo moduan planteatu dugu: lehenengo bi orduetan klase normal emanen da; 10:25etatik aurrera, kuboan hiru zapalkuntza moten inguruko tailerra eginen dugu eta hau bukatu Eta segituan, 11:50etan ikastetxe aurrean   Read More ...

Iruñerriko IAren oharra: Martxoaren 17an Euskal Herri osoan, hezkuntza merkantilizatzea helburu duten erreformen kontra (LOMCE, Heziberri2020 eta EU2015) burutuko dugun ikasle grebarako aste bete eskas besterik falta ez den honetan, ikasle mugimenduaren mobilizazioetan parte hartze aktiboa izan duten hiru kideren kontrako epaiketa judizial larri baten aurrean aurkitzen gara. Duela bi urte, 2014ko martxoaren 27an, Ikasle Abertzaleakek herrialdeko beste eragile batzuekin batera ikasle grebarako deialdia luzatu zuen. Egunean zehar egondako istiluetan   Read More ...

  • Artxiboa