‘Herrialdeka’ Ataleko sarrerak

1. PROTESTA 2. PROTESTA   Leioako Ikasle Abertzaleaken oharra: Sei urte dira Bologna prozesuaren bidez urte askoan ikusi gabeko unibertsitateen merkantilizazio prozesu basatienari bidea ireki ziotenetik. Ez zen kasualitatea izan unibertsitateei gelditzen zitzaien proiekzio sozial apurra erabat deuseztatu eta sistemaren mesedera lan egiteko gune huts bilakatzea, ikasleok prozesu horren aurrean irmoki altxatzea ere kasualitatea izan ez zen bezala. Ordutik hona, hezkuntzan egiturazko aldaketak egiteko bidean sakontzen jarraitu dute, ikasleok merkantzia   Read More ...

Badirudi D eredura joatea zigor bat dela, 280 ordu gehiago ematen dituzte; herrietako jendeak etxera bueltatzeko garraioa ordaindu behar du, Lodosako kasuan esaterako, 500-600€ ordaintzen ditu pertsona bakoitzak urte batean; selektibitatean azterketa bat gehiago dute eta berdin balio du; eta guzti hau? Ezerren truke. Nafar gobernuari eskaerak urtero egiten zaizkio egoera honekin bukatzeko baina beti ezezkoa jasotzen da. Horregatik gaur, D ereduko batxilergoko ikasleak egoeraz nazkatuta, ikastetxeko atean kateatu dira.   Read More ...

Etiketak: Ertainak, Nafarroa

| Balorazio Nazionalaren gako nagusiak | Adierazpen honen bidez Ikasle Abertzaleak antolakundearen izenean martxoaren 17ra arteko dinamiken eta eguna beraren bidez sortu diren baldintzen balorazio nazionalaren gako nagusiak plazaratu nahi ditugu. Hasteko, hainbat eskualdetan eztabaidak eta herri eskolak egin, eta ondoren kalera atera diren ehunka ikasle zoriondu nahi ditugu. Aipamen berezia eginez Baxoa euskaraz izatea aldarrikatzeko kalera atera diren Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleei. Jarraitzeko, kapitalaren komunikabideek gure aldarrikapenak ezkutatu   Read More ...

Malcom X: “Komunikabideekin adi ez bazaude, zapaldua gorrotatzera eta zapaltzailea maitatzera heldu zaitezke.” Titular guztiak ikasleoi buruz dira, baina gutxiengoak jasotzen du ikasleon hitza. Egunero hamaika eratan biolentzia erabiltzen duen sistema kapitalista-patriarkarraren interesei erantzuten dieten komunikabide (El Correo, EITB, Diario De Navarra…) eta alderdi politikoek (PNV/Geroa Bai, PP/UPN, PSOE…), 15.000 ikasleon ahotsa ezin isilduz, gure hitza kriminalizatzeko hautua egin dute. ESKERRAK. Kontrakoa kezkagarria izango litzateke. Bide onetik goazenaren seinale! Bestalde,   Read More ...

Hamaika TB: “Martxoaren 17ko ikasle mobilizazio egunaren harira, hezkuntzaren erradiografia egiten saiatu gara. Ikasle gazteekin izan gara euren protesten inguruan sakontzeko: erreformak, pribatizazioa, unibertsitatera sartzeko traba ekonomikoak, prezio altuak, euskaraz ikasketa guztiak burutzeko arazoak, Nafarroako egoera, Ipar Euskal Herriko ikasleen trabak EHUn ikasteko, ikasketa batzuei ematen zaien balioa eta beste batzuek duten balio baxua… Horri buruz eta beste aritu gara.”

Martxoaren 17an ikasle mobilizazio eguna izango da Euskal Herrian. [Hona hemen irakurketa]

| IRUÑERRIA | | NUP | | LIZARRA | Lizarrako Ikasle Abertzaleok, hezkuntza erreformen ondorioz, bereziki, guri une honetan gehien eragiten digunaren ondorioz, hau da, LOMCE dela eta, greba egiteko asmoa azaleratu nahi dugu. Greba ostegun honetan izanen da, 17an. Eguna hurrengo moduan planteatu dugu: lehenengo bi orduetan klase normal emanen da; 10:25etatik aurrera, kuboan hiru zapalkuntza moten inguruko tailerra eginen dugu eta hau bukatu Eta segituan, 11:50etan ikastetxe aurrean   Read More ...

Iruñerriko IAren oharra: Martxoaren 17an Euskal Herri osoan, hezkuntza merkantilizatzea helburu duten erreformen kontra (LOMCE, Heziberri2020 eta EU2015) burutuko dugun ikasle grebarako aste bete eskas besterik falta ez den honetan, ikasle mugimenduaren mobilizazioetan parte hartze aktiboa izan duten hiru kideren kontrako epaiketa judizial larri baten aurrean aurkitzen gara. Duela bi urte, 2014ko martxoaren 27an, Ikasle Abertzaleakek herrialdeko beste eragile batzuekin batera ikasle grebarako deialdia luzatu zuen. Egunean zehar egondako istiluetan   Read More ...

“Emakume gara, edo gizon gara, edo biak gara, edo bata ez bestea gara. Baina garena garela ere nazkatuta gaude liburuetan gizonen izenak bakarrik ikusteaz, nazkatuta gaude emakume zapalduak bakarrik ezagutzeaz, nazkatuta gaude erreferente diren guzti horiek maskulinitatearen eredu izateaz, nazkatuta patriarkatuaz eta nazkatuta feministak garela aldarrikatzeko egun zehatzak behar izaten jarraitzeaz.” | Hona hemen irakurketa osoa | Gaur, martxoaren 8an, emakume langilearen nazioarteko egunean, Euskal Herriko hezigune aunitzetan hezkidetza tailerrak   Read More ...

Ohar honen bidez Euskal Herriko ikastetxetako, lanbide heziketetako eta unibertsitatetako ikasleriari martxoaren 17an kalera ateratzera deia egin nahi diogu. Guztioi eragiten digun egoeraren aurrean altxatzera, ezkutuan aurrera doazen erasoei aurre egitera, aldaketa sakonei bide ematera eta zapalduon askapenaren mesedera dagoen hezkuntza eraikitzera! Espainiar estatuko hauteskundeen zurrunbilo mediatikoaz baliatuta, Uriarte eta bere gobernua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan LOMCE ezkutuan aplikatzen ari dira, Heziberri 2020 izeneko legearen bidez. Komunikabideei errebalidak egingo ez   Read More ...

  • Artxiboa