‘Info’ Ataleko sarrerak

Martxoaren 8ra begira hezkuntzatik emakume langileon antolakuntzari ekin dinamika abian jarri dugu ikastetxez ikastetxe. Bertan, ikasleok formatu ezberdinen bitartez (tailer, hitzaldi, eztabaida…) hainbait gai jorratuko ditugu, hala nola , hipersexualizazioa, emakume langileon ahalduntze politikoa edota martxoak 8aren bilakaera historikoa. Aurrelanketa honek sortzen duen testuinguruan, martxoak 6an Ikasle Abertzaleak-etik heziguneetan paroak eskatzea erabaki dugu. Hezkuntzatik emakume langileon antolakuntza indartzearen beharra berretsi eta honetan aurrerapausoak emateko helburuarekin. Ordu horietan, M8ri begira kontzentrazioak   Read More ...

Etiketak: Info

Gaur Ikasle Abertzaleak antolakundeko hainbat militante bildu gara hemen datorren martxoaren 26ean Hego Euskal Herriko unibertsitatean, bigarren mailako hezkuntzan eta lanbide heziketan egun guztiko ikasle greba deitzeko eta Hegoaldeko lau hiriburuetan egoardian egingo ditugun mobilizazioen berri emateko. Unibertsitateko tasak jaitsi eta bekak hobetzearen aldeko ikasle greba izango da martxoaren 26koa, borroka horretan indarrak bildu eta aldarrikapenen gauzapenean aurrera pausu bat emateko, hain zuzen ere. Unibertsitateko tasak merketu eta bekak hobetzearen   Read More ...

Etiketak: Info

Ohar honen bitartez, Ikasle Abertzaleak antolakundea urtarrilaren 30erako deitua dagoen greba orokorrera batzen dela adierazi nahi dugu. Horregatik, DBH eta batxilergoko, lanbide heziketako eta unibertsitateko Euskal Herriko ikasleria langilea greba egitera eta ondorengo lerroetan zehaztuko ditugun mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu. Azken urteetan krisi ekonomikoaren eraginak hezkuntzaren eremuan modu nabarian bizitzen ari gara, baita ikasle langileon kasuan ere, sektore kolpatuenetakoa baikara. Izan ere, bizitzeko gutxieneko baldintza ekonomiko eta sozialak lortzeko   Read More ...

Etiketak: Info

“Gora Ikasleon Borroka”-k sinatuta, azaroaren 28rako euskal hezkuntza sistema propio baten aldeko ikasle greba deialdia egin dute Euskal Herriko zenbait ikastetxetan, eta, greba deialdiaren harira, Ikasle Abertzaleak antolakundetik gure ikuspuntu politikoa azaldu nahi dugu. Ezer azaltzen hasi aurretik ordea, gure errespetua adierazi nahi diegu hezkuntza kapitalistaren aurka mobilizatzeko hautua egiten duten guztiei; kasu honetan, greba deialdian parte hartuko duten ikasleei. Mobilizazioaren eta orokorrean borrokaren aldeko hautua egitea guretzat errespetagarria eta   Read More ...

Etiketak: Info

Ohar honen bitartez, Ikasle Abertzaleok 2019ko azaroaren 17 goizean, Bilboko Erronda kaleko egoitza berreskuratu dugula jakinarazten dugu. Egoitza erabil ez genezan udan Sortuk aldatu zuen sarraila kendu dugu eta berriro ere Ikasle Abertzaleon eta ikasle mugimenduaren eskuetan utzi dugu egoitza. Egoera horretan iritsi gara azaroaren erdira. Historikoki erabili eta kuadeatu dugun azpiegitura garrantzitsu horren faltak, asko oztopatu du, azken hilabeteetan, Ikasle Mugimenduaren ohiko jardun politiko eta sindikala. Sorturentzat ez bezala,   Read More ...

Etiketak: Info

Beste urte batez azaroaren 25a gerturatzen ari zaigun honetan, ikasleoi irmoki salatzea dagokigu gaur egun emakume langileen aurka ematen den biolentzia matxista guztia. Horregatik egun horretan heziguneetan mobilizatuko gara. Azaroak 25aren bueltan sortzen den testuinguruan, beharrezko ikusten dugu Ikasle Abertzaleak-etik heziguneetan paroak eskatzea. Ordu horietan, kontzentrazioak eta biolentziaren inguruko hausnarketak plazaratuko dituen tailerrak burutuko ditugu. Beraz, dei egiten diogu ikasle orori gure deialdietan parte hartzera.

Etiketak: Info

Gaur hemen elkartu gara Ikasle Abertzaleak antolakundearen deialdian, kataluniar prozesu independentista aurrera eramateagatik zigortuak izan diren hamabi preso prolitikoen absoluzioa aldarrikatu, eta beraien aurkako epaiari gaitzespena adierazteko helburuarekin. Ostiralean komunikabideen bitartez jakin genuena, astelehenean baieztatu zen. Alegia, bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxealdiarekin zigortu ditu Estatu Espainiarrak Hamabi buruzagi independentista. “Sedizioa”, “desobedientzia” eta “diru publikoaren erabilera bidegabea” delituen aitzakipean, espainiar estatua zatitzeko borondate politikoa zigortu eta kolpatzea izan da burgesia   Read More ...

Etiketak: Info

Urteetako tradizioa duten Herri Eskolak dira urriaren 12an egin ohi ditugunak. Izan ere, burgesiarentzat eta bere agenteentzat hispanitatearen eguna da urriaren 12a, Espainiako jai egun nazionala hain zuzen ere. Guretzat ordea, langileriaren heziketa teoriko eta politikoan sakondu eta prozesu sozialista elikatzeko eguna izango da, ikasleon arteko harremanak estutu eta borroka komunitatea indartzekoa. Ez dugu burgesiari interesatzen zaion festa espainolistaren parte izan nahi eta ez dugu inolaz ere duela 527 urte   Read More ...

Etiketak: Info

2018-19ko ikasturtea gogorra bezain emankorra izan da ezbairik gabe. Ikasle Mugimenduari dagokionez, Autodefentsa Sareen sorrera eta hedapena azpimarratzekoak izan dira. Ikasle Abertzaleok, Ikasle Mugimenduan jardun aktibo bat izateaz gain, ikasle antolakundearen VII. kongresua gauzatu eta Errainu Ponentzia ondu dugu, GKSrekin batera Gazte Sozialiston Topagunea aurrera eraman eta udako Eskola Ibiltaria ere egin dugu. Esan bezala, Autodefentsa Sareen sorrera aurrerapauso erabakigarria izan da Ikasle Mugimenduarentzat ikasturte honetan. Elkartasuna eta indarren batasuna   Read More ...

Etiketak: Info

Etiketak: Info
  • Artxiboa