‘Ertainak’ Ataleko sarrerak

Ikasturte berriari ekiteko unea heldu da. Urtez urte nabariagoa da sistema kapitalista-patriarkalak ikasleongan eragiten duen zapalkuntza, geroz eta jasangaitzagoa delako inposatu diguten hezkuntza sistema honen zama. Isilik nahi gaituzte, burumakur, belauniko, obediente. Baina ikasleok ez gaude euren nahiei men egiteko prest. Iazko Bilgune Prozesuan nondik gatozen argi ikusi eta nora goazen erabaki genuen. Europa eta espainiar mailako erasoei aurre egiteko, ikasle sarea indartu genuen forum to fighten eta para los   Read More ...

Aurten, urtero bezala, selektibitatea eta baxoa bezalako azterketak irenstera behartzen gaituzte. Orri baten aurrean jarri eta urte oso batean zehar “ikasitako” edukiak bota beharko ditugu. Azterketa sistema hau pedagogikoki atzerakoia izateaz gain, ez ditu ikasleon baldintza minimoak bermatzen, eta kasu askotan euskaraz ikasteko eskubideak ere urratzen ditu. Madril eta Parisetik inposatutako curriculum arrotz bat lantzera behartuak egonik. Curriculum arrotz hauek, sistema kapitalista patriarkalaren mesedetara diseinatutako estrategia bati erantzuten diote, ikasleok,   Read More ...

Ikasleria ere langile klasearen zati dela aldarrikatuz eta zapalkuntzen jatorri den sistema kapitalista patriarkalaren aurka eginez, igandean Euskadi Plazatik 18:00etan hasiko den Maitzak 1 Egin-en manifestaziora deitzeko dinamika bateratua burutu dute Bilboko unibertsitateetako eta ertainetako Ikasle Abertzaleek: [IRAKURKETA] Krisi estrukturalean dagoen kapitalismoak eraso berri bat egin du langile klasearen interesen aurka eta bere aberastasunaren metaketaren logikaren defentsan. FMI, Munduko Bankua, OTAN bezalako erakundeek eta multinazionalen interesak defendatzen dituzten beste presio taldeek   Read More ...

[IRAKURKETA] 2016ko maiatzaren lehena heltzear dago eta momentuko testuinguruaren inguruko hausnarketa egin behar dugula ikusten dugu, datozen urteek izango duten garrantzia dela eta. Sistemaren krisiaren fase berri baten aurrean gaudela uste dugu, non hurrengo urteotarako langile klaseko kideontzako miseriaz jositako eszenatoki bat aurreikusten dugun: langabezia, murrizketa eta bizitzeko beharrezko ditugun gutxieneko baliabideak eskuratzeko zailtasun handiak izango ditugun. Sistema kapitalista-patriarkarrak bere oinarrietan dituen kontraesanak agerian geratzen ari dira, bereziki 2007-tik aurrera   Read More ...

Badirudi D eredura joatea zigor bat dela, 280 ordu gehiago ematen dituzte; herrietako jendeak etxera bueltatzeko garraioa ordaindu behar du, Lodosako kasuan esaterako, 500-600€ ordaintzen ditu pertsona bakoitzak urte batean; selektibitatean azterketa bat gehiago dute eta berdin balio du; eta guzti hau? Ezerren truke. Nafar gobernuari eskaerak urtero egiten zaizkio egoera honekin bukatzeko baina beti ezezkoa jasotzen da. Horregatik gaur, D ereduko batxilergoko ikasleak egoeraz nazkatuta, ikastetxeko atean kateatu dira.   Read More ...

Etiketak: Ertainak, Nafarroa

| Balorazio Nazionalaren gako nagusiak | Adierazpen honen bidez Ikasle Abertzaleak antolakundearen izenean martxoaren 17ra arteko dinamiken eta eguna beraren bidez sortu diren baldintzen balorazio nazionalaren gako nagusiak plazaratu nahi ditugu. Hasteko, hainbat eskualdetan eztabaidak eta herri eskolak egin, eta ondoren kalera atera diren ehunka ikasle zoriondu nahi ditugu. Aipamen berezia eginez Baxoa euskaraz izatea aldarrikatzeko kalera atera diren Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleei. Jarraitzeko, kapitalaren komunikabideek gure aldarrikapenak ezkutatu   Read More ...

Malcom X: “Komunikabideekin adi ez bazaude, zapaldua gorrotatzera eta zapaltzailea maitatzera heldu zaitezke.” Titular guztiak ikasleoi buruz dira, baina gutxiengoak jasotzen du ikasleon hitza. Egunero hamaika eratan biolentzia erabiltzen duen sistema kapitalista-patriarkarraren interesei erantzuten dieten komunikabide (El Correo, EITB, Diario De Navarra…) eta alderdi politikoek (PNV/Geroa Bai, PP/UPN, PSOE…), 15.000 ikasleon ahotsa ezin isilduz, gure hitza kriminalizatzeko hautua egin dute. ESKERRAK. Kontrakoa kezkagarria izango litzateke. Bide onetik goazenaren seinale! Bestalde,   Read More ...

Hamaika TB: “Martxoaren 17ko ikasle mobilizazio egunaren harira, hezkuntzaren erradiografia egiten saiatu gara. Ikasle gazteekin izan gara euren protesten inguruan sakontzeko: erreformak, pribatizazioa, unibertsitatera sartzeko traba ekonomikoak, prezio altuak, euskaraz ikasketa guztiak burutzeko arazoak, Nafarroako egoera, Ipar Euskal Herriko ikasleen trabak EHUn ikasteko, ikasketa batzuei ematen zaien balioa eta beste batzuek duten balio baxua… Horri buruz eta beste aritu gara.”

Martxoaren 17an ikasle mobilizazio eguna izango da Euskal Herrian. [Hona hemen irakurketa]

Etiketak: Ertainak
  • Artxiboa