Romako ikasleria ez dago geldi!

Goiza irrati libreekin hasi genuen. Goizeko 10:00etan Onda Rossa irratian izan ginen gure herriko errealitatea zabaltzeko. Oso herrikoia den irrati hau urteak daramazki Euskal Herriako talde ezberdinekin kontaktuan. Ondoren, Radio Citta Aperta irratia ezagutu genuen. Hemen ere bazuten gure gora beheren berri.

Irrati hauek industrializazioak ekarritako egitura sozialari erantzuteko sortu ziren. Inmigrazio andanaren errealitatea transmititzen daramakite 80. hamarkadatik. Biak interneten topatu ditzazkezue, ondarossa.info eta radiocittaperta.it web guneetan. Irrati hauen bidez Romako biztanle orori indartsu dabiltzan borroken berri ematen diote: okupazioa, zentru sozialak, AHT, feminismoa… eta nola ez ba, maila internazionaleko borrokei ere tartea irekia uzten diete.

Arratsaldean, La sapiensa campusean ibili ginen. Ta badakizue? Soziologiako fakultatean Euskal Herriko gazteri eta ikasleriaren inguruan hitzaldi eman ostean bertako borroken berri ere jaso genuen! Ta beira! Fakultate horretan ikasleek okupatutako gela bat dute. Aula Portico Occupata izena du fakultatearen baitan askatutako gunea da hau. Ikasleek kudeatzen dute eta bertan hitzaldi, topagune eta aldarrikapen gunea eraiki dute.

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak,Nazioartea and have No Comments

Kolonbiako ikasle mugimenduari buruzko bideo labur bezain interesgarria

Kolonbiako ikasle mugimenduak kolonbia borrokatzeko modu berri bat eraiki du azken hilabeteotan, parte hartzeko forma berriak sortuz, eta herrialdeko mugimendu sozial ezberdinekin batera sare berriak sortuz. Dokumental labur honetan, mobilizazioen inguruan hitz egiten digute zenbait ikaslek naiz irakaslek. Kolonbiako hezkuntza eta jendarte eraldaketaren aurrerapausoei eta etorriko diren prosezuei so eginez.

posted by komunikazioa in Albisteak,Nazioartea and have No Comments

Jorge Freytter-Floran, Kolonbiar errefuxatu politikoari elkarrizketa

Lehenengo ale honetako elkarrizketak ere kolonbiarekin izango du zer ikusia. Oraingoan, UPVn ikasten dagoen kolonbiar errefuxatu politikoa den Jorge Freytter-Florani egingo diogu elkarrizketa. Atzerriratua izan den baten bizitza, baina hala ere, bere lan politikoa egiteari utzi ez dion ikaslea. Bere esperientzien inguruan galdetuz, eta Euskal Herriko ikasle mugimenduari buruz galdetuz, gure formakuntzan bide lagun izango dugun borroka laguna.

1.-Zer mugimendu motatik zatoz?

Egia esan, nire militantzia politikoa bigarren hezkuntzan nengoelarik hasi zen ikasle mugimenduan. Askoz gehiago murgildu nintzen, hezkuntza publiko baten borrokan Estatu kolonbiarrak nire Aita hil zutenean, 2001ean. Bera, 70. hamarkadan, Ikasle ordezkaria zen zuzenbideko fakultatean eta ondoren sindikalista eta irakaslea.

2.- Zein da zure esperientzia kolonbian?

Aurreko galderari jarraituz, nire kolonbiako esperientzia, aitak emaniko formakuntza politikoaren transmisioan datza. Txikitatik hartu izan dut parte unibertsitateko asanbladetan, irakasleek egindako protestetan, sindikatuko eztabaidetan, nire aitaren besoetan hartu izan dut parte mobilizazioetan!!

Honek narama… Politika erreala ezagutzera, non klase sozialen konfrontazio bat dagoen, non justizia soziala bilatzen den hauen bizitza kalitatea hobetu aldera.

Bigarren hezkuntza amaitu eta gero Bogotara joan nintzen. Bertan, ekintza eta jardunaldi ezberdinetan parte hartu nuen: erreforma agraria baten aldeko mobilizazioetan, pribatizazioen kontrako martxa sindikaletan, eta baita ikasleekin, unibertsitate publiko baten alde eta unibertsitateetako paramilitarren kontrol politiko hegemonikoaren kontra. Herrialdea ezagutu, bere kultura, bere problematika.

3.- Beste asakok bezala, Kolonbiar estatuaren errepresioa pairatu eta gero, Euskal Herrian bukatu duzu.

Sufritu genuen. nire familiak, nire aitaren hilketaren ondorioz, kolonbiar estatuaren errepresioa, pertsekuzioa, estigmatizazioa eta baita Estatuaren relegazioa. Amenazatuak izan ginen, horregatik nire anaia Quebecen errefuxiatu zen. Ni, Venezuelan egon eta gero, eta ACNURek egindako estudio baten bitartez, Eusko Jaurlaritzaren giza eskubideen comisioaren oniritziaz, 2006an, gaur egun BILDU osatzen duten pertsonen laguntzaz, Euskal Herrira etortzen lagundu ninduten. Hemen oso ondo onartu ninduzuen eta nire ikasketekin jarraitzeko eta kolonbian zer gertatzen hari den zabaltzeko lanean jarraitzeko haukerak zabaldu zenizkidaten. Bestalde, Zuen herriko errealitatea ezagutzeko aukera eman didazue.

Orain, Atlantikoko unibertsitatean ematen den paramilitarren infiltrazioaren gainean egiten dut nere investigazio lana non nire aita bertako irakaslea zen. Azaroan, UPVren laguntzarekin, Nire aitaren heriotzaren 10. urteurrenean, omenaldi bat burutu dugula bilboko alde zaharrean. Bertan, Partido politikoetako ordezkariek, mugimendu sozialek, unibertsitateko lankide, kolonbiako elkartasuna lantzen duten elkarte, irakasle eta abarrek, kasuaren informe bat aurkeztu genuen. Orain, giza eskubideen komisio interamerikanoaren errekonozimendua bilatzen ari gara, Kolonbiar estatua epaitua izan dadin nire aitaren hilketagatik eta historia honek eragin duen guztiagatik.

Hemen Euskal Herrian, nire helburua bizitza hastea izango da egunen batean kolonbia berrira itzuli ahal izateko. Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak,Nazioartea and have No Comments

Kolonbiako Ikasle Mugimendua ezagutuz

Lehenengo ABIAN honetan, Kolonbiari buruzko Kronika batekin gatoz. Leioako Kampuseko Gizarte Zientzietako Asanbladako kide baten eskutik, zein urtebetez ikastera joanda dagoen Kolonbiara. Urte berezia Kolonbiako ikasleentzat, hau da bere hitzetan bertan ikusitakoa!


Une garrantzitsuak bizi ditu hezkuntza publikoak Hegoamerikan. Besteak beste, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Txile eta Kolonbian, gaurko neoliberalismoak dakarzkien pribatizazio prozesuak, eta hauen kontrako ikasle borrokak gori-gorian daude.

Nire partetik, abuztuan Kolonbian kurtsoa hasi zenetik bizitakoaren kontakizuna egin nahi dut. Borroka, eztabaida, batasuna eta gatazka protagonista dituen historia bat da. Hasi aurretik, argi utzi nahi dut euskaldun baten, kanpotar baten bizipenak direla, borrokak eta ezagutza faltak zeharkaturikoak.

Read more…

posted by komunikazioa in Nazioartea and have Comment (1)

Euskal Herritik Kolonbiara elkartasun arkatzak!

Ezin hobeto ezagutzen ditugu gure herrian hezkuntzaren pribatizazioaren atzaparrak, hauen kontrako mobilizazioen duintasuna eta ikasle haserretuaren askatasun egarria. Azken urte hauetan, hauek izan baitira unibertsitateak ezaugarritu dituzten borroken arrazoiak.

Zuen borrokak erakusten digu, gure bidean ez gaudela erraturik! Itsasoaren bi aldeetan aldarrikapena bakarra dela, neoliberalismoak inposatu nahi dizkigun hezkuntza ereduei aurre eginez hezkuntza eredu berriak sortzeko borrokan ari garela. Gurean Bologna prozesua edo Europa 2015 izena hartzen du, “ley 30″ zuenean, berriz; baina mozorro hauen atzean hezkuntzaren pribatizazioaren munstroa da ezkutatzen saiatzen den hori. da.

Munduko zenbait dirudunen onura lortzeko, belaunaldiz belaunaldi borrokaz irabazitako eskubideekin amaitzea dute helburu. Baina jakin dezatela ez Euskal Herrian, ez Kolonbian ezta munduko txokorik ezkutuenean ere, ez dugula horrelako eskubide urraketarik inoiz onartuko!

Aste hauetan kolonbian gertatzen ari diren mobilizazioen harira, elkartasun adierazpena egiten dugu Ikasle ta Abertzaleok. Jaso dezatela besarkadarik beroena Euskal Herritik!

Han eta hemen ikasleriaren indarraz eta borrokaz, herrien arteko elkartasunaz lortuko dugulako gure eskubideak errespetatu eta sortu nahi dugun herrien mundu hau eraikitzea!

Gora kolonbiar ikasle mugimendua!

Gora Euskal Herriko ikasle mugimendua!

Ikasle borrokaz lortuko dugu! Ikasleok iraultza!

posted by komunikazioa in Albisteak,Nazioartea and have No Comments

Gora Txileko ikasleen borroka!

Gogor ari dira borrokan Txileko ikasleak. Unibertsitatearen publikotasuna aldarrikatzen dute, estatuak unibertsitate publikoen %10a soilik finantzatzen du eta gainontzekoa ikasle eta familien esku geratzen da. Ikasleek kredituak eskatu behar izaten dituzte karrera ordaindu ahal izateko eta gero horiek ordaindu ezinik ibiltzen dira.

Halaxe daude Txileko milaka ikasle eta egoera hori konpontzeko borrokan ari dira, greban daude aspalditik. Hemendik gure elkartasuna helarazi nahi diegu eta aldi berean txalotu nahi dugu euren borroka munduan zabaltzeko martxan jarri duten ekimena. Hamaika bideo egin dituzte, hizkuntza ezberdinak erabiliz beraien borroka azalduz. Euskaraz ere egin dute, primeran egin gainera! Zorionak eta eskerrik asko Euskal Herriaz ere oroitzeagatik!

posted by komunikazioa in Albisteak,Nazioartea and have No Comments