|
Deba Bailarako ikasle egun txikia Elgoibarren |
|
Borrokak heziak izanik, iraultza haziak ere bagarelako… Oraingo honetan Deba Behearen txanda izan da; azaroaren 7an burutu genuen bertan Ikasle Egun txikia! 20. urteurrenean murgildurik gauden honetan Deba Behean ere bagenuen zer adierazi eta baita zer ospatu ere. Klase egu netako errutina alde batera utzi eta 14.30ak inguruan Elgoibarko goiko institutoko sarreran elkartu ginen egunari hasiera emateko asmoz. Trikiti nahiz panderoak hartu eta han abiatu ginen San Franzisko kale aldera Ikasle Egunari begira pegada herrikoia egitera, poteoaz lagundurik. Bertan eman genien eskualdeko gainontzeko ikasleei ongi etorria! 15.30ak aldean Elgoibarko gaztetxeruzko bidea hartu genuen, bertan bazkari goxoaz gozatzeko asmotan. 30 lagun inguru batu ginen tripakadarako. Bazkaltzen bukatu bezain laster ekin genion IA-ren 20.urteurreneko ibilbidea batzen duen bideoa ikusteari. Izan ere, izan zirelako gara eta garelako izango dira. Eta gaur egun garena ulertzeko beharrezkoa daukagu izan zena ikastea, oroitzea eta presente izatea. Arratsaldeko 19.00en bueltan, ikasleon arteko hausnarketa burutu genuen. Aberasgarria izan zen oso, eta argi utzi genuen bertan NAHIKO HELDUAK GARELA! Akritiko, sumiso eta ume bihurtu nahi gaituzten honetan ezetz oihukatuko diegu, eta gogor borrokatu gurea denaren alde. Bolognaren inguruan ere aritu ginen, Honek dakartzan full-time ikasleetaz eta beste hainbat ondoriotaz. Gaur egungo, hainbat ikasleen artean gailentzen ari den pasibotasun eta zoriontasun faltsua ere izan genuen hizpide. Kontzertuak hasteko ordu pare bat falta zirela, herriko plaza ingurura hurbildu ginen ostiraletako kontzentrara. 22.00etan gaztetxea soinu biziz betetzen hastearekin bat, jendea hurbiltzen hasi zen berriz ere. 100 bat persona inguru batu ginen bukaerarako, eta Ikasle Egunean berriz ikusteko asmoaz Revelphone musika talde soraluzetarraren doinuekin amaiera bikaina eman genion egunari. Deba Behean egun hau burutu badugu ere, Euskal Herriko ikasle guztiok batera, badugulako zer ospatu azaroaren 22an Erandioko Ikasle Egunean egongo gara berriz ere! |
|
|
Txorierrin ere ikasle egun txikia ospatu dute |
|
Ikasle Abertzaleak antolakundeak aurten betetzen dituen 20 urteen harira, urriaren 11an Oreretan martxan jarri genuen Ikasle Egun txikien dinamikak aurrera darraien moduan, pasa den ostiralean, urriaren 31an Txorierriko Ikasle Egun txikia ospatu zuten bertako ikasleek. Azken a steotan, Euskal Herriko beste hainbat ikasle bezala, moskeo kanpaina bat egiten jardun dute Txorierriko ikasleek. Heziguneetan ikasleak ume modura tratatzen dituztela aztertzen jardun dute, eta era berean hori zergatik gertatzen den, eta ikasleriak eraso horri nola erantzuten dion, edo eta ikasleriak ume trataera horren kontzientziarik ote duten aztertzen aritu dira. Hortaz, goizean goizetik moskeo kanpainak izan duen ibilbidearen inguruan hitz egin zuten antolatutako tertulia batean, eta Txorierriko ikasleek ume moduan tratatuak direnaren kontzientziarik landu al duten baloratu zuten. Ondoren lunch-a izan zuten bertaratutako ikasle guztiekin, eta 18:30etan "Nahikoa Helduak Gara" tailerra izan zuten Larrabetzuko gaztetxean. Bertan, ikasleak nahikoa helduak direnaren kontzientzia hartzearen beharraren gainean aritu ziren, eta era berean ikasleak, ikasle eta pertsona diren aldetik euren eskubideak heldu modura eskuratzeko egin beharrekoak aztertu zituzten. Azkenik afaria izan zuten Larrabetzuko gaztetxean egindako lanak eginda, 20 urte hauetan lortutakoak ospatzeko eta lanean jarraitzeko asmoarekin. Esan beharra dago, dinamika honek oraindik ere aurrera jarraituko duela Azaroak 22an Erandion Ikasle Eguna ospatu artean. Besteak beste, datorren aste honetan Uribe Kostako heziguneetako eta Deba Beheko (Elgoibarren) Ikasle Egun txikiak ospatuko dituzten Azaroaren 7an. |
|
Hogei urte ikasleen eskubideen alde borrokatzen |
|
IAk 20 urte betetzen dituen honetan, borrokatzen jarraituko dugula adierazi genuen aurreko astean Bilbon egingako agerraldian. 20 urte hauetan mila borroka eraman ditugu aurrera eta hala jarraituko dugu, azken helburua lortu arte: Euskal Eskola Nazionala. Bestalde, azaroaren 22an Erandion antolatu dugun Ikasle Egunera joateko deia egin dizuegu |
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Hogei urtetako testigantzak |
|
Garenaz kontziente izan eta egindako bideaz ikasteko, bitarteko nagusi bat kaleratu dugu. IAren historiaren erakusle diren hainbat kideri egindako elkarrizketak batzen dituen bideo-erreportaia osatu dugu. Bideo-erreportai hau, aurtengo kantarekin eta kanta honen making-offarekin batera osatuta egongo den DVD batean zabalduko da, eta hau Euskal Herriko hainbat tabernatan egongo da salgai. Aipatzekoa da bideorako, Ioseba Garmendia, Ainhoa Etxaide, Igor Arroio, Alex Marañon, Miren Zabaleta, Oihana Llorente, Egoitz Albisu, Ainara Rodriguez, Gorka Zoizaia, Unai Txurruka eta Ainhoa Mendibil izan direla elkarrizketatuak. Nabarmentzekoa da, halaber, 20 urte hauetako borrokaren atzetik milaka euskal ikasleren izenak daudela, eta ez genituzke ahaztu nahi. Guztioi gure eskerrik beroena eta zorionak 20 urteren ostean borrokan tinko mantentzeagatik. |
|
Ikasle egun txikien dinamika |
|
20 urteok ikasleen eta herritarren artean ospatu eta egindako bideaz ikasteko, azaroaren 22ko Ikasle Eguna bitarte luzatuko den Ikasle Egun Txikien dinamika jarri genuen martxan pasa den hilaren 11an Oreretan. Norberak bere herrian badugulako zer ospatu, zer ikasi eta zer eraiki, hilabete eta erdian Euskal Herriko hainbat herritan ospatuko dira Ikasle Egun Txikiak. Gero, Erandion Azaroaren 22an euskal ikasle guztiok batera Ikasle eta Abertzaleon 20 urteak ospatu ditzagun. |
|
|
|
|
|
|
Orria 1 Zenbatetik 2 |
|