Urretxu eta Zumarragan ere, Ikasle eta Abertzale!

Pasa den astean, urtarrilaren 20an (ostirala) Ikasle Abertzaleen aurkezpenak burutu zituzten Urretxuko eta Zumarragako Lizeo ikastetxean eta Joxe Mari Iparragirre institutuan.


Lizeoan 10etan zuten hitzordua, eta 30 ikasle inguru gerturatu ziren erabilera anitzeko gelara. Institutuan, berriz, 12:25etako jolas-garaian egin zuten aurkezpena, eta 32 ikasle hurbildu ziren. Oro har, ikasleen interesarekin eta harrera onarekin oso pozik agertu ziren hizlariak eta ikasleak eurak.

DBHko eta batxilergoko ikasle batzuei aurkezpen hauek egiteko ideia sortu zitzaien lehenengo hiruhilekoan. Ikastetxeetan ikasle mugimendurik ez zegoela ikusi, eta heziguneetan bizi duten egoera landuko zuten ikasle taldeak sortzeko beharra zegoela iruditu zitzaien. Euskalduntzearekiko eta antolatzeko zailtasunekiko kezkak bultzatu zituen aurkezpenak prestatzera. Beste herrietan ikasle taldeak zeudela jakin eta herrian eredu hori jarraitzea beharrezkoa zela ikusi zen.

Gehiago irakurri…

Kolonbiako ikasle mugimenduari buruzko bideo labur bezain interesgarria

Kolonbiako ikasle mugimenduak kolonbia borrokatzeko modu berri bat eraiki du azken hilabeteotan, parte hartzeko forma berriak sortuz, eta herrialdeko mugimendu sozial ezberdinekin batera sare berriak sortuz. Dokumental labur honetan, mobilizazioen inguruan hitz egiten digute zenbait ikaslek naiz irakaslek. Kolonbiako hezkuntza eta jendarte eraldaketaren aurrerapausoei eta etorriko diren prosezuei so eginez.

Jorge Freytter-Floran, Kolonbiar errefuxatu politikoari elkarrizketa

Lehenengo ale honetako elkarrizketak ere kolonbiarekin izango du zer ikusia. Oraingoan, UPVn ikasten dagoen kolonbiar errefuxatu politikoa den Jorge Freytter-Florani egingo diogu elkarrizketa. Atzerriratua izan den baten bizitza, baina hala ere, bere lan politikoa egiteari utzi ez dion ikaslea. Bere esperientzien inguruan galdetuz, eta Euskal Herriko ikasle mugimenduari buruz galdetuz, gure formakuntzan bide lagun izango dugun borroka laguna.

1.-Zer mugimendu motatik zatoz?

Egia esan, nire militantzia politikoa bigarren hezkuntzan nengoelarik hasi zen ikasle mugimenduan. Askoz gehiago murgildu nintzen, hezkuntza publiko baten borrokan Estatu kolonbiarrak nire Aita hil zutenean, 2001ean. Bera, 70. hamarkadan, Ikasle ordezkaria zen zuzenbideko fakultatean eta ondoren sindikalista eta irakaslea.

2.- Zein da zure esperientzia kolonbian?

Aurreko galderari jarraituz, nire kolonbiako esperientzia, aitak emaniko formakuntza politikoaren transmisioan datza. Txikitatik hartu izan dut parte unibertsitateko asanbladetan, irakasleek egindako protestetan, sindikatuko eztabaidetan, nire aitaren besoetan hartu izan dut parte mobilizazioetan!!

Honek narama… Politika erreala ezagutzera, non klase sozialen konfrontazio bat dagoen, non justizia soziala bilatzen den hauen bizitza kalitatea hobetu aldera.

Bigarren hezkuntza amaitu eta gero Bogotara joan nintzen. Bertan, ekintza eta jardunaldi ezberdinetan parte hartu nuen: erreforma agraria baten aldeko mobilizazioetan, pribatizazioen kontrako martxa sindikaletan, eta baita ikasleekin, unibertsitate publiko baten alde eta unibertsitateetako paramilitarren kontrol politiko hegemonikoaren kontra. Herrialdea ezagutu, bere kultura, bere problematika.

3.- Beste asakok bezala, Kolonbiar estatuaren errepresioa pairatu eta gero, Euskal Herrian bukatu duzu.

Sufritu genuen. nire familiak, nire aitaren hilketaren ondorioz, kolonbiar estatuaren errepresioa, pertsekuzioa, estigmatizazioa eta baita Estatuaren relegazioa. Amenazatuak izan ginen, horregatik nire anaia Quebecen errefuxiatu zen. Ni, Venezuelan egon eta gero, eta ACNURek egindako estudio baten bitartez, Eusko Jaurlaritzaren giza eskubideen comisioaren oniritziaz, 2006an, gaur egun BILDU osatzen duten pertsonen laguntzaz, Euskal Herrira etortzen lagundu ninduten. Hemen oso ondo onartu ninduzuen eta nire ikasketekin jarraitzeko eta kolonbian zer gertatzen hari den zabaltzeko lanean jarraitzeko haukerak zabaldu zenizkidaten. Bestalde, Zuen herriko errealitatea ezagutzeko aukera eman didazue.

Orain, Atlantikoko unibertsitatean ematen den paramilitarren infiltrazioaren gainean egiten dut nere investigazio lana non nire aita bertako irakaslea zen. Azaroan, UPVren laguntzarekin, Nire aitaren heriotzaren 10. urteurrenean, omenaldi bat burutu dugula bilboko alde zaharrean. Bertan, Partido politikoetako ordezkariek, mugimendu sozialek, unibertsitateko lankide, kolonbiako elkartasuna lantzen duten elkarte, irakasle eta abarrek, kasuaren informe bat aurkeztu genuen. Orain, giza eskubideen komisio interamerikanoaren errekonozimendua bilatzen ari gara, Kolonbiar estatua epaitua izan dadin nire aitaren hilketagatik eta historia honek eragin duen guztiagatik.

Hemen Euskal Herrian, nire helburua bizitza hastea izango da egunen batean kolonbia berrira itzuli ahal izateko. Gehiago irakurri…

Kolonbiako Ikasle Mugimendua ezagutuz

Lehenengo ABIAN honetan, Kolonbiari buruzko Kronika batekin gatoz. Leioako Kampuseko Gizarte Zientzietako Asanbladako kide baten eskutik, zein urtebetez ikastera joanda dagoen Kolonbiara. Urte berezia Kolonbiako ikasleentzat, hau da bere hitzetan bertan ikusitakoa!


Une garrantzitsuak bizi ditu hezkuntza publikoak Hegoamerikan. Besteak beste, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Txile eta Kolonbian, gaurko neoliberalismoak dakarzkien pribatizazio prozesuak, eta hauen kontrako ikasle borrokak gori-gorian daude.

Nire partetik, abuztuan Kolonbian kurtsoa hasi zenetik bizitakoaren kontakizuna egin nahi dut. Borroka, eztabaida, batasuna eta gatazka protagonista dituen historia bat da. Hasi aurretik, argi utzi nahi dut euskaldun baten, kanpotar baten bizipenak direla, borrokak eta ezagutza faltak zeharkaturikoak.

Gehiago irakurri…

Oarsoaldeako gazteen aurkako epaia salatu dute eskualdeko hainbat ikastetxetan

Pasa den 2008an gure eskualdeko 17 gazte izan ziren atxilotuak, epaiketa uztailean eduki ondoren iada iritsi da sententzia. Honek horietako 6ri 6na urteko zigorra ezarri nahi die beste 11en absoluzioa eskatuz. Ireki den une berri honetan, ezin dugu onartu gazteon aurkako horrelako erasorik. Gazteon borrokarako nahia zapuzten saiatzen ari dira, baina argi dagoen bezela ez dute lortu, eta zez dute lortuko! Gatozen belaunaldi berriok ere ez gaude prest horrelako injustizia bat onartzera! IRAULTZA GARAIA DA!

Horregatik gaur osteguna, mobilizazioak burutu ditugu Oarsoladeko hainbat ikastetxetan ( Oiartzunen ostiralean) eta oso jendetsuak izan dira!

Horrez gain ikasle orori helarazi nahi izan diogu asteburu honetan egingo diren mobilizazioen berri, honako hauek dira:

- Ostiraletik igandera Oreretako herriko plazan GUNE ASKEA zabalduko da eta bertan akanpada egingho due hainbat ekimenekin batera : bazkari,afari,asanblada,bideo emanaldia, kontzertuak…..
-Larunbatean eguerdiko 12etan Lartzabalgo biribilgunean elkarretaratzea
-Igandean eguerdiko 12etan ere, Manifestazioa 12etan Lartzabalgo Anbulategitik

Zure hitza, ikasleon iraultza!

Zorionak pasa diren UPV/EHUko eta UPNA/NUPeko hauteskundeetan parte hartu eta eskubide urraketa bakoitzaren aurrean iraultzarako hautua egin duzuen euskal ikasle guztiei! Fakultatez, fakultate, ikaslez ikasle lortutako bozka kopuruak argi erakutsi du hemen iraultzarako prest dagoen ikasleri bat badagoela!

Lehen indarra izan gara NUPen eta EHUn!

Argi esan izan dugu ikasturtero, eta ozen ohiukatu dugu aurtengo ikasturte hasieran ere:

Makurturik nahi gaituzte, inposaketen aurrean altxatuko ez diren ikasleak nahi dituzte. Ez dute lortu, ordea! Guk, irudimenez, indarrez, ilusioz eta konpromisoz heltzen diegu erronkei. Bahitu dizkiguten eskubideak geureganatzeko borrokatzeko prest gaude! Fakultateetako txikitasunetik, kanpusetako handitasunean arraun egiteko prest gaude! Borrokalariak gara, ondo dakite hori!

Beraz, eskerrik asko hauteskundeetan sobreak hartu eta hautestontziak bestelako unibertsitate eredu baten aldeko bozkaz bete dituzuen euskal ikasle guztiei! Ikasleok aski da! oihukatu dugu ozen. Nire, zure, gure artean osatzen dugun ikasle uholdearekin  fakultatez fakultate iraultza egitera goaz!

Gehiago irakurri…