Ondorengo lerroetan Ikasle Abertzaleak-eko kide ohi batzuek prestatutako iritzi artikulu bat duzue. Testua Galde Gonzalez (IAko kide ohi eta UPVko Ikasle Kontselu Zentraleko Presidentea izandakoa), Oihana Etxebarrieta (IAko kide ohi eta UPVko Ikasle Kontselu Zentraleko Presidentea izandakoa) eta Igor Zulaika (IAko kide ohia) lagunek izenpetzen dute. Hona hemen testua:
Gaur, M8, jai egun arrotzari INTSUMISIOA!
Gaurko eguna, maiatzaren 8a, “Garaipenaren eguna” delakoa ospatzen dute Mendebaldeko Aliatuek, tartean Frantziar Estatuak. Egun honetan, frantziarrek II.mundu gerran bortzaz eskuratutako garaipena oroitarazi eta goraipatzen dute. Euskal ikasleok ez dugu gaurko egunez zer ospatzerik! Guk intsumisioa!!!
Aldarrikapen eguna burutu du Diocesanas-eko IAk
Pasa dira egun batzuk jada Diocesanas eguna burutu zela Gasteizen. Bertako ikastetxeko Ikasle Abertzaleak-eko taldeak egun osoan zehar ospakizuna eta aldarrikapena uztartu zuten.
Heziguneko hezkuntza komunitateko kide ezberdinek parte hartu zuten prestatu zuten ekitaldian. Berau euskararen eta borrokatzen ari diren minimoen inguruan izan zen. Ondoren, ikasleek, bazkari bat antolatu zuten.
Guzti honekin, #ikaslealtxamendua gauzatzen ari dira ere Gasteizko ikasleak.
Argazki galeria: klik hemen
M-10erako bitarteko guztiak PREST!
#ikaslealtxamendua abian da. Gainera, maiatzaren 10erako antolatu dugun MOBILIZAZIO EGUNERAKO bitarteko guztiak prest ditugu! Hauetaz gain, irudimena landu eta norberak bereak diseinatzea paregabea litzateke!
Sakatu behean bitarteko guztiak deskargatzeko:
“Erantzun garaia gainditu, hezkuntza sistema propioa”
Sortzen Ikasbatuaz-eko Koodinatzaile Orokorra den Aitziber Martinez de Lagos-ek egun hezkuntzak bizi duen egoeraren inguruko hausnarketa burutu du GARA egunkariari helarazitako iritzi artikuluan.
Martinez-en aburuz, “hezkuntza askatzaile batek, ezinbestean, jendartea aldatzeko proposamena dauka bere baitan, hezkuntzaren bidez jendarte bidezkoagoa eraiki daitekeenaren uste positiboa.”
Artikulu osoa irakurtzeko, jarraitu behera:
Askatasuna eta D3Mko auziperatuei elkartasun uholdea, bilbon
Milaka lagun bildu ginen atzo bilboko kaleetan Askatasuna eta D3Mko auzipetuei babesa adierazi eta Eskubide Zibil eta Politikoen alde.
2009ko hauteskundeetan parte hartzen saiatzeagatik egunotan Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 13 herritarretatik 12 izan ziren han. Preso dute hamahirugarrena, eta besarkada berezia jaso du akusatuen aulkietako kideengandik. “Eskubide guztiak proiektu guztientzat. Epaiketa politikorik ez!” leloa zuen pankartari eutsiz joan ziren auzipetuak Bilboko Casillatik Areatzako plazara. Eragile politiko, sindikal eta sozialetako ordezkariak gero, eta milaka herritar ondoren.
Euren kasua eta ondiño epaitu gabete, eta zain, dauden beste 200 bat euskal herritarrak ere gogora ekarri zituzten atzokoan.
Manifestazioako bideoa: klik hemen
“Euskararen gutxienekoak zehazteko adierazpena” aurkeztu du Kontseiluak
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak kezka handiz bizi du egungo egoera, gatazka gainditzeko prozesu politikoan ez zaiolako euskararen normalizazioari dagokion garrantzia ematen eta ondorioz “Euskararen gutxienekoak zehazteko adierazpena” aurkeztu die Euskal Herriko eragile politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalei. Hori da Donostiako Kutxa Andia aretoan egin den ekitaldi berezian Kontseiluak azaldu nahi izan duena.
BerriaTB-ren bideoa: klik hemen
Iruñean egondako atxiloketak errefusatzen ditu IAk
Atzoko egunean zehar Iruñean izandako 5 atxiloketak erabat salatu nahi ditu Ikasle Abertzaleak-ek. Gainera, I.E.S. Donibane heziguneko adin txikiko B.B. ikaslearen atxiloketa bereziki larria deritzogu.
Guzti hauek, iragan maiatzaren 29an Euskal Herri Kontinentalean burututako Greba Orokor ikaragarri arrakastatsuaren ondorioz gauzatutako polizi operazioak izan dira.
LABeko Igor Arroyo-ren hitzak:
Burutuko diren mobilizazio ezberdinei gure atxikimendua eman eta ikasleriari parte hartzeko deia egin nahi diogu.
Eskubide Zibil eta Politikoen aldeko manifestaziora deitu du IAk
Maiatzaren 5ean, 17:30ean, bilboko La Casillatik abiaraziko den Eskubide Zibil eta Politikoen aldeko manifestazioan parte hartzeko deia egin nahi dio Ikasle Abertzaleak-ek euskal ikasleriari.
Oktabilla ereduak ere eskuragarri daude
Bitarteko ezberdinak air dira sortzen #ikaslealtxamenduaren borrokarako. Oraingoan, oktabilla ereduak dituzue hemen:



