Posts Tagged ‘bazkaria’

Ikasle Egun paregabea burutu da Oiartzunen

Written by komunikazioa. Posted in Info

Iragan larunbatean, hilak 9an, Oarsoaldeko ikasle eta abertzaleek Ikasle Eguna burutu zuten Oiartzunen. Goizeko 10:30etatik aurrera, festa eta aldarrikapena bateratu zituzten eskualdeko ikasleek.

Elkar ezagutu eta guztien artean aurrera begira asmoak landuz, oraina irauliz etorkizuna eraiki daitekeela ondorioztatu zuten.

Argazki galeria: klik hemen

Aurten ere Ikasle Bazkaria antolatu du IAk Bergaran

Written by komunikazioa. Posted in Info

Urtero egin ohi duten legez, aurten ere Ikasle Bazkaria antolatu dute Bergarako ikasle eta abertzaleek. Herriko jaiak direla medio, maiatzaren 25ean, 14:30ean herriko plazara ikasle oro gerturatzeko deia egin dute.

Bazkari tiketak salgai daude dagoeneko 7 eurotan Euxebio eta Arrano tabernetan.

Oarsoaldeako IAk Ikasle Eguna antolatu du ekainaren 9rako, Oiartzunen

Written by komunikazioa. Posted in Info

Urtero legez, oraingoan ere Ikasle Eguna antolatu dute oarsoaldeko ikasleek. #ikaslealtxamenduak etenik ez duela adierazi eta egitarau oparoa antolatu dute datorren ekainaren 9rako, Oiartzunen.

“Irauli oraina, eraiki geroa” lemapean, aldarrikapena eta festa ustartuko dituzte eskualdeko sei ikastetxek.

Egitaraua, jarraitu behera:

Aldarrikapen eguna burutu du Diocesanas-eko IAk

Written by komunikazioa. Posted in Info

Pasa dira egun batzuk jada Diocesanas eguna burutu zela Gasteizen. Bertako ikastetxeko Ikasle Abertzaleak-eko taldeak egun osoan zehar ospakizuna eta aldarrikapena uztartu zuten.

Heziguneko hezkuntza komunitateko kide ezberdinek parte hartu zuten prestatu zuten ekitaldian. Berau euskararen eta borrokatzen ari diren minimoen inguruan izan zen. Ondoren, ikasleek, bazkari bat antolatu zuten.

Guzti honekin, #ikaslealtxamendua gauzatzen ari dira ere Gasteizko ikasleak.

Argazki galeria: klik hemen