Posts Tagged ‘erreforma’

Euskal Herriak ezezkoa eman dio Wert-en inposaketari

Written by komunikazioa. Posted in Info, LOMCE

       

Oraingoan ere erreforma frankista batekin datorkigu Wert Espainiar Hezkuntza Ministroa. Hala ere, Euskal Herrian, aho batez esan diogu eraso berri honi. Ikasle Abertzaleak-ek, dei egiten dio hezkuntza komunitateari, elkarlanean, herri bezala erantzun diezaiogun.

WERTen erreforma

Written by komunikazioa. Posted in Info

Hemen duzue PPren gobernu espainol eta inposatzaileak Euskal Herrian eta estatuko gainontzeko nazio zapalduetan, bortzaz, aplikatu nahi duen erreforma:

klik hemen

Euskal Herriaren kontrako eraso berri honen aurrean, ikasle eta abertzaleok dei egiten diogu hezkuntza komunitatea osatzen dugunoi eta baita euskal herritarrei ere, batera, elkarlanean, tinko erantzun diezaiogun erasoaldi honi eta Euskal Herriak behar duen Hezkuntza Sistema Nazionala borrokatu dezagun.

Ikasle Abertzaleak-en irakurketa: klik hemen

WERTen erreforma basati eta espainolistari EZ!

Written by komunikazioa. Posted in Info

Gaurko egunez espainiar Hezkuntza Ministro de Wert-en erreformaren aurrean, Ikasle Abertzaleak antolakundeak ezezkorik tinkoena adierazi nahi du. Berriz ere, inposaketa hutsa den erreforma honen aurrean, Euskal Herriak behar duen Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko aldarria mahaigaineratu nahi dugu. Inpasaketa honen aurrean, elkarlanean, gure hezkuntza propioa eraikitzeko konpromesuan berretsi nahi dugu.

( IAren irakurketa, behean)

Iribasek muzin egin die aurkeztutako 15.000 sinadurei

Written by komunikazioa. Posted in Info

Iribas Nafar Gobernuko hezkuntza kontseilariak muzin egin die gaur aurkeztu diren 15.000 sinadurei.

Bertan 0-3 urtetarako lege dekretua zalantzetan jarri eta hezkuntza komunitatearen artean horren inguruko eztabaida tartea zabaltzea planteatzen da. Gainera, inposaketa bidez aplikatu nahi den erreforma errefusatzen da.

Beste behin ere, argi gelditu da, Iribas hezkuntza komunitateari bizkarra eman diola!

Notizia: klik hemen