Posts Tagged ‘iribas’

Protesta artean egin du lehen bilera Nafarroako Hezkuntza Kontseiluak

Written by komunikazioa. Posted in Info

(Berria egunkaria bidez)

Ikasturtea bukatu bezala hasi da Nafarroako Hezkuntza Kontseiluarentzat. Protesta artean. Lehen bilera egin zuten erakunde horretako kideek atzo, Iruñeko Irunlarrea karrikako egoitza barruan, kanpoko aldean sindikatuek, guraso elkarteek eta ikasleek elkarretaratzea egiten zuten bitartean. Bileran izan zen Jose Iribas, Nafarroako Hezkuntza kontseilaria, baina protesta hasi baino lehen sartu zen Hezkuntza Kontseiluaren egoitzara. Ez zuen pasatu behar izan elkarretaratzean parte hartzen ari zirenen aurretik.

Iribasi kaka utzi dio Sortzen Ikasbatuaz-ek

Written by komunikazioa. Posted in Info

Gaur goizean, Sortzen Ikasbatuaz-eko kideek Nafar Gobernuko Hezkuntzako Kontseilariari “berak hezkuntza komunitateari emandakoa itzuli” diote.

Polizia Foralaren jarrera salatu dute ere. Argazkiak ateratzen ari ziren argazkilariei argazkiak borrarazi egin dizkiete eta Sortzen Ikasbatuaz-eko kideei kaka uzteagatik salaketa mehatsua egin diete.