Azaroak 17, Ikasleon Nazioarteko Eguna
“Euskal Eskola Nazionala helburu, aurrera goaz”
Iritzi artikulua: naiz.info | Gara | BerriaAzaroaren 17a, Ikasleon Nazioarteko Eguna. Ikasleok gure eskubideak aldarrikatzeko eguna. 1936an Naziek Pragako Unibertsitatearen kontra oldartu izana gogoratu nahi da data honekin. Bertan, okupazio alemaniarraren kontrako manifestazio batean ikasle bat hil eta heriotz horren ondoriozko protestetan beste 9 ikasle erail eta 1200 izan ziren Kontzentrazio Esparruetara eraman zituztenak. Bi urte geroago, 1941ean, Londonen, hainbat errefuxiaturekin batera, Nazioarteko Ikasle Kontseilua batu eta azaroaren 17a Ikasleon Nazioarteko Eguna izendatu zuten.