• Api : 18 - Gasteizko IA | Ostiralero euskal preso eta iheslariak etxera!
  • Api : 15 - Ikasleoi erasorik ez! Euskal Herriak konponbidea
  • Api : 14 - “Lehen aukera”: Ez lehena, ez aukera!
  • Api : 13 - ‘Israeli Boikota’ hitzaldia San Mames Berriko fakultatean

Iragan larunbatean, hilak 9an, Oarsoaldeko ikasle eta abertzaleek Ikasle Eguna burutu zuten Oiartzunen. Goizeko 10:30etatik aurrera, festa eta aldarrikapena bateratu zituzten eskualdeko ikasleek. Elkar ezagutu eta guztien artean aurrera begira asmoak landuz, oraina irauliz etorkizuna eraiki daitekeela ondorioztatu zuten. Argazki galeria: klik hemen

Etiketak: Info

Biharko, hilak 9, Oarsoaldeko ikasle eta abertzaleek Ikasle Egun mundiala antolatu dute. Azken urteetan egin bezala, euren ikasturteko lan guztia jai batekin bukatu eta horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute. Jolasak, kalejira, poteoa… eta kontzertuak izango dira “Egurra Ta Kitto”, “Besteik-p” eta “Ingo al deu?” taldeen esku. Eguna 10:30ean hasiko da aldarrikapen jolasekin, Oiartzungo plazan. Ir a descargar

Etiketak: Info

Nafarroa Bizirik 1512-2012 elkarteak antolaturik, Martxa Nazionala izanen da datorren ekainaren 16an Euskal Herriko hiriburuan, Iruñean. Ehunka Herritarren laguntzarekin grabatutako Lip-Dub-ean iragarri bezala, kontzertuak ere izango dira egun horretan. Informazio guztia: klik hemen

Etiketak: Info

Urtero legez, oraingoan ere Ikasle Eguna antolatu dute oarsoaldeko ikasleek. #ikaslealtxamenduak etenik ez duela adierazi eta egitarau oparoa antolatu dute datorren ekainaren 9rako, Oiartzunen. “Irauli oraina, eraiki geroa” lemapean, aldarrikapena eta festa ustartuko dituzte eskualdeko sei ikastetxek. Egitaraua, jarraitu behera:

Etiketak: Info

Bonbardeaketaren 75. urteurrena gogora ekartzen ari diren honetan, Euskal Herriak Nazioa izan behar duelaren beharra aldarrikatu da Gernikan. Jai-Alai frontoian egindako “Hemen Gaude” ekitaldiarekin, bonbardeaketako kaltetu guztiak omendu nahi izan ziren.

Etiketak: Info

Etiketak: Info
  • Artxiboa