Posts Tagged ‘sortzen ikasbatuaz’

Iribasi kaka utzi dio Sortzen Ikasbatuaz-ek

Written by komunikazioa. Posted in Info

Gaur goizean, Sortzen Ikasbatuaz-eko kideek Nafar Gobernuko Hezkuntzako Kontseilariari “berak hezkuntza komunitateari emandakoa itzuli” diote.

Polizia Foralaren jarrera salatu dute ere. Argazkiak ateratzen ari ziren argazkilariei argazkiak borrarazi egin dizkiete eta Sortzen Ikasbatuaz-eko kideei kaka uzteagatik salaketa mehatsua egin diete.

Euripean ere, Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko jaia ospatu genuen

Written by komunikazioa. Posted in Info

Iruñeko Takonera parkea izan zen Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko Sortzen Ikasbatuazen jaiaren lekuko. Azkenaldian inposatu nahi izan dizkiguten hezkuntza erreforma eta murrizketen gainetik, Hezkuntza Sistema Propio eta burujabe baten aldeko aldarria nagusitu zen.

Ikasle, hezitzaile, guraso eta ehunka herritarrek parte hartu zuten “1512tik Euskal Curriculuma landuz, haziak hezten” lemapean antolatutako jai erraldoian.

Eguraldi kaxkarra dela eta, espero baino jende gutxiago gerturatu izanagatik, gastuak kubritzeko kontutu korrente bat ireki du Sortzenek:

(Euskadiko Kutxa) – 3035.0058.30.0581172598

Informazio osoa: gurejaia.net

Argazki galeria: klik hemen

“Erantzun garaia gainditu, hezkuntza sistema propioa”

Written by komunikazioa. Posted in Info

Sortzen Ikasbatuaz-eko Koodinatzaile Orokorra den Aitziber Martinez de Lagos-ek egun hezkuntzak bizi duen egoeraren inguruko hausnarketa burutu du GARA egunkariari helarazitako iritzi artikuluan.

Martinez-en aburuz, “hezkuntza askatzaile batek, ezinbestean, jendartea aldatzeko proposamena dauka bere baitan, hezkuntzaren bidez jendarte bidezkoagoa eraiki daitekeenaren uste positiboa.”

Artikulu osoa irakurtzeko, jarraitu behera: